Atzealdea Ekintza komunitarioa: bazterretatik eta absentzietatik

Ekintza komunitarioa: bazterretatik eta absentzietatik Egina

Ikastaroa

Uda ikastaro honen bidez, ekintza komunitarioa hiru ikuspegitatik (instituzionala, elkarte-arlokoa eta pertsonala) nola adierazten den ikusarazi nahi da, dimentsio politikoa bazterretatik berreskuratu nahi denean, hutsuneak betetzeko.

Alde batetik, ekintza komunitarioan aurrera egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, jorratutako proposamena: 5 printzipio estrategiko eta 7 printzipio metodologiko identifikatzen dituena. Ildo horren baitan, ikastaro honetan esperientzia instituzional interesgarriak aurkeztuko dira hezkuntzan, osasunean, bizikidetzan edo lurraldearen kudeaketan.

Bestalde, herri mugimenduek aitortu beharreko gaitasuna erakutsi dute sare komunitarioak egituratzeko garaian. Alda (Iparralde), Basoa –Defendatzaileen etxea- (Artea) edo Astra (Gernika) gizarte-mugimenduen esperientzian oinarrituta, euren gizarte-oinarria nola zabaltzen duten, sareak nola ehuntzen dituzten edo erakundeekin nola erlazionatzen diren aztertuko dugu.

Azkenik, indibidualtasunetik komunaren aldeko apustura igarotzea ahalbidetzen duten prozesuak esperientzia indibidualen bidez ezagutzea interesatzen zaigu. Eta, bereziki, gure gizarteko sektorerik ahulenen absentziak irudikatzen dituzten begiradetatik aztertu nahi dugu. Horrela, adinekoen, legez kanpoko emigratzaileen, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen eta baztertuen bizi-ibilbidean oinarrituta, ertzetatik sortzen diren lidergoak artikulatzea ahalbidetzen duten gakoak ezagutu nahi ditugu.

Bazter horiek itxuraz politikoa dena baino haratago doaz, baina politizazio-tresnak izan daitezke, komunaren defentsara jotzen duen terminoaren zentzu positiboan. Askoren artean, artea, adierazpen ludiko hutsa izan beharrean, komunitate garapenaren arkitekturarako tresna bikaina izan daitekeela aztertuko dugu. Horregatik, ikastaro honetan, musika, antzerkia edo erakusketa artistikoaren bidez, begirada elikatzen laguntzen duten esperientziak izango ditugu mintzagai.

Finean, bilgune honen bitartez, erakundeetatik, herri mugimenduetatik zein herritarren aldetik, jardun komunitarioa erdigunean jartzen duten kaleidoskopioa irudikatu nahi dugu; komunitate logikaren defentsa ardatz hartuta, eta bazterretan eta hutsuneetan azpimarra eginaz.

Helburuak:

  • Esku-hartze komunitarioko modu arrakastatsuak aztertzea erakundeen eta mugimenduen arloan.
  • Ekintza komunitarioaren logiken sakonean dagoen politizazio eta eraldaketa pertsonalaren gakoak aztertzea, bereziki espazio publikoan tradizionalki ez dauden subjektu sozialen kasuan.
  • Eguneroko beharrizan bizi eta ludikoetan oinarritutako lanketa periferikoen potentzialtasuna aztertzea, ekintza komunitarioa hedatzeko.

Datak:

Irailak 11 eta 12

Lekua:

Miramar jauregia

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 Topagunea 2023- UIK
Egina