partaidetza@gipuzkoa.eus
2025/06/09
Hitzaldia
Epea zabalik
2025/05/30
Ikastaroa
Epea zabalik
Atzealdea Biztanleria aktibo baten alde. Esperientziak eta hausnarketa
Hannah Arendten “herritartasun aktibo” aren eraikuntzari buruzko erreferentzia, hartuko dugu abiapuntu gisa: "Isolatutako gizonek (pertsonek) ez dute definizioz inolako botererik... Boterea gizonen (pertsonen) artean sortzen da elkarrekin jarduten dutenean eta sakabanatzen direnean desagertzen da... Gizakiak (pertsonak) hain elkartuta bizi direnean, non ekintzaren potentzialtasunak beti presente dauden, botereak bertan iraun dezake".
Edgar Morinek bere "demokrazia kognitiboa" formulatu eta demokrazia bera zalantzan jartzen duenean garatzen duen herritar informatu eta arduratsuaren kontzeptua erreferentzia fidagarria dakiguke.
Gaur, Euskadin martxan dauden esperientziak zabaldu eta antzeko erakundeen sare bat sortzeko/egituratzeko aukerak ezagutu eta baloratzeko ikastaroa da. Aurkezten dugun hiru elkartek darabilgun tresna nagusia, zientzia eta ezagutzaren dibulgazioa da, zentzurik zabalenean.
Moisés NaÍm, Martin Wof yhhh eta Eric Klinenbergen lanak erabiliko ditugu gure hausnarketan.
ZarautzOn-en kasua eta parte hartzera gonbidatutako Lemniskata (Beasain) eta Zientziaren Giltzak (Ondarroa) esperientziak baliagarriak direla uste dugu, herritar aktiboak sustatzeko eta, ibilbideak hauek aztertuz, ikaskuntza hoberenak jaso eta akatsak saihesteko.
Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko.
Ikusi hemen. Leiho berrian irekiko da. ikastaroko programa.
Datak:
Abuztuak 29
Lekua:
Miramar jauregia (Donostia)
Iraupena:
Hizkuntza:
Elebiduna
Metodologia:
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.