Atzealdea Esperientziaren ahotsak: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea gizarteratzeko bidean (II. edizioa)

Esperientziaren ahotsak: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea gizarteratzeko bidean (II. edizioa) Egina

Ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bultzatu nahi duen arreta-ereduarekin bat etorriz, ikastaro honen helburua da, besteak beste, gizarte-zerbitzuen erabiltzaile diren pertsonen parte-hartzeko eta autodeterminatzeko duten eskubideari buruzko hausnarketa bultzatu eta erraztea. Era berean, garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko prozesuen ahalduntzeak duen garrantziaz hausnartzea ere.

Gako horiek abiapuntu, aurten Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bi ikastaro berezi, baina harremandu, sustatuko ditu.

Lehenengoa, Uda Ikastaro hau, parte-hartzeari, autodeterminazioari eta ahalduntzeari buruzko ikastaroaren bigarren edizioa da, eta, batez ere, hainbat eremutatik gizarteratze-prozesuren bat pasa duten edo dauden pertsonak izango dira protagonista, iaz egindakoari jarraipena emanez.

https://www.uik.eus/eu/jarduera/topagune-esperientziaren-ahotsak-parte-hartzea-autodeterminazioa-ahalduntzea

Helburuak:

  • Parte-hartzeari, autodeterminazioari eta ahalduntzeari buruzko gako teoriko batzuk ematea, garapen pertsonala, bizi-kalitate handiagoa eta gizarteratze-prozesuak sustatzeko.
  • Pertsonek parte hartzeko eta autodeterminatzeko ekimenak ikusaraztea eta balioestea, bai beren gizarteratze-prozesuetan, bai espazio kolektiboagoetan eta komunitarioagoetan, haien ahalduntzea eta kalitate handiagoko bizitza garatzeko.
  • Gizartean parte hartzeko gune bat izatea eta gizarteratze-prozesuetan dauden edo egon diren pertsonei protagonismoa ematea.
  • Parte hartzeko, geure erabakiak hartzeko eta ahalduntzean aurrera egiteko beharrari buruz hitz egitea, pertsonen bizitza erdigunean jartzeko eta eskubideen eta bizi-kalitatearen gakoak hobetzeko.

Datak:

2023-07-17

Lekua:

Miramar jauregian (Donostia)

Iraupena:

9:00-14:00

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Talde dinamika partehartzaileak

Lotura duten ekintzak Ordua
0 Topagunea 2023- UIK
Egina