Foru Aldundia NovaGob Berrikuntza Publikoaren IV. Kongresuan izan da
NovaGob Berrikuntzaren IV Kongresuan, Goizeder Manotas eta Joseba Muxika izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak. Joan den urriaren 18-20an, Modernizazioko, Zerbitzuetako eta Informazioaren Gizarterako Sistemetako zuzendari nagusia eta Herritarren Partaidetzako zuzendari nagusia berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko lanean ari diren pertsona eta erakunde publiko orok galdu ezin duten ekitaldi horretan izan ziren. Zehazki, kongresuak 500 pertsonatik gora bildu zituen, nazioarteko 100 hizlari, 6 osoko bilera, 12 ponentzia labur, 14 saio paralelo eta hitzaldi nagusi bat. Horrek guztiak ezagutzaren kapital bat sortu zuen, sektore publikoan berrikuntza sustatzen jarraitzeko. Gainera, sare sozialetan inpaktu handia izan zuen topaketak: 710 pertsonak parte hartu zuten ekitaldian zehar, eta 3.657 interakzio utzi zituzten.
- 1028

Kongresuan zehar, foru ordezkariek Gipuzkoan burutu diren Gobernu Irekiko esperientziak eta ekintzak partekatu zituzten beste parte-hartzaile batzuekin, hartara balioa emanez modernizazioaren, herritarren partaidetzaren eta Lurraldeko berrikuntza publikoaren aldeko apustuari. Foru Erakundearen eguneroko lanak gardentasuna, partaidetza eta politika publikoetako herritarren lankidetza ditu bidaide, baita herritarrentzat pentsatutako zerbitzu publikoak ematea ere. Zentzu honetan, Gipuzkoak 2015-2019 Kudeaketako Plan Estrategikoa du, zeina tresna nagusia baita legealdi honetako Foru Gobernuaren ekintzaren lidergorako eta norabiderako.
Plan honi esker, Foru Aldundi moderno, eraginkor, gertuko eta apal bat abiarazi da, oinarrizko printzipio dituena akordioak bilatzea, lidergo partekatua, zorroztasuna, Gobernantza Ona eta entzuteko gaitasuna. Gainera, gobernantza modelo berri honek ekintzak sustatu ditu azken bi urteetan zerbitzu publikoak hobetzeko, modernizatzeko eta berritzeko, eta herritarrekin harreman zuzen bat kudeatzeko, hainbat bidetatik.
NovaGob berrikuntza publikoaren ekosistema bat da, ezagutza, teknologia eta networking-a sustatzen dituena administrazio publikoa eraldatzeko, eta Administrazio Publikoko, unibertsitateko eta sare sozialetako profesionalek abiarazi zuten. NovaGob Berrikuntza Publikoaren hurrengo kongresua Toledon izango da, Tenerifeko Kabildoak eta La Lagunako unibertsitateak sustatu dituzten lau ekitaldi arrakastatsuen ondoren.