Atzealdea Inklusiorako trantsizioa: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea sustatzeko eredu eta ikuspegiak

Inklusiorako trantsizioa: parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea sustatzeko eredu eta ikuspegiak Egina

Ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bultzatu nahi duen arreta-ereduarekin bat etorriz, ikastaro honen helburua da, besteak beste, gizarte-zerbitzuen erabiltzaile diren pertsonen parte-hartzeko eta autodeterminatzeko duten eskubideari buruzko hausnarketa bultzatu eta erraztea. Era berean, garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko prozesuen ahalduntzeak duen garrantziaz hausnartzea ere.

Gako horiek abiapuntu, aurten Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bi ikastaro berezi, baina harremandu, sustatuko ditu.

Ikastaro honetan, bigarrena, batez ere gizarte-zerbitzuen eremuan esku-hartze sozialean lan egiten duten profesionalentzat (gizarte-bazterkeria edo -arriskuan dauden pertsonekin, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin, desgaitasunen bat dutenekin edo osasun mentaleko arazoak dituztenekin...). Ikastaro hau gizarte-politiken plangintzan eta kudeaketan lan egiten duten profesionalentzat ere zuzenduta dago. Gizarteratzeko eta esku-hartze sozialeko prozesuetan pertsonen autodeterminazioa, parte-hartzea edo ahalduntzea sustatzeko eredu, ikuspegi edo metodologietako batzuk jorratuko dira, zerbitzuetan pertsonengan baino gehiago zentratutako ereduak birplanteatzeko beharraren esparruan.

Helburuak:

  • Erabiltzaileen parte-hartzearen, autodeterminazioaren eta ahalduntzearen garrantzia aztertzea eta sakontzea, garapen pertsonaleko eta gizarteratzeko prozesuak sustatzeko eta bermatzeko.
  • Elementu horiek gizarteratze-prozesuetan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko dituzten inplikazioak aztertzea.
  • Laguntza pertsonalizatuetan oinarritutako eredu eta desinstituzionalizazioak gizarte-zerbitzuak pertsonalizatzeko bidean duten garrantziari buruz hausnartzea, baldin eta zerbitzu horien foku nagusia pertsonak badira, eta ez zerbitzuak.
  • Parte-hartzea, autodeterminazioa eta pertsonen ahalduntzea sustatzen laguntzen duten eredu eta ikuspegiekin lotutako esperientziak aurkeztea.

Datak:

2023-07-18

Lekua:

Miramar jauregian (Donostia)

Iraupena:

9:00-14:00

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Talde dinamika partehartzaileak

Lotura duten ekintzak Ordua
0 Topagunea 2023- UIK
Egina