Gipuzkoa da hemen bizi garen pertsonen isla
Entzun egin dizugu
Etorkizunari aurre egiteko bi modu daude. Gure buruari galdetuz edo guztion artean erabakiz nolakoa izatea nahi dugun. Gipuzkoako Foru Aldundian entzute aktiboa egitearen aldeko apustua egin dugu, herritarren beharrak eta 2021eko aurrekontuak inbertitu nahiko lituzketen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko
2021erako proiektuen definizioan herritarrek izandako partaidetzaren laburpena
2.371
proposamen
2.363
pertsona
88
udalerri
Oinarriak jartzen ditugu
Baldintza kuantitatiboak eta kualitatiboak betetzen diren baloratzeko proposamenak aztertu ditugu. Baldintza horiek betetzen dituzten guztiak hautatu eta kategoriaka antolatu dira, zuk aukera dezazun. Gizartearentzat onuragarrienak iruditzen zaizkizunak.
18
proiektu
1,000.000
aurrekontuan
Enpresei laguntzak eskaintzea lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteak kontratatzeko, eta I+G+b arloetan pertsona horiei zuzentzen den prestakuntza finantzatzea.
Gazteei prestakuntza espezifikoa eskainiz gero, horiek berritzeko duten gaitasuna balia daiteke, berrikuntzara bideratutako profil bat sartzeko aukera emanez enpresari.
AURREKONTUA
200.000€Erakunde hori sortzeak lagunduko luke basoen abandonoari aurre egiten, Gipuzkoako paisaia zainduko luke, basoa herritarren aisialdirako erabilgarriago egingo luke, ekonomia zirkularra bultzatuko luke, Gipuzkoan zura (0km eta lehengai berriztagarria) ekoiztea sustatuko luke, landaketa bateratua sustatuko luke eta CO2 xurgapena handituko luke.
AURREKONTUA
200.000€Herritarrei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio tailer batzuk diseinatu eta antolatuko lirateke. Klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloko 7 erronkan lan egitea planteatzen da (energia, elikadura, ehungintza, ura, ekonomia zirkularra, mugikortasun iraunkorra eta biodibertsitatea), eguneroko ohiturak aldatzen laguntzeko, gure ingurunearen, gure udalerrien eta klimaren aldetik neutroa den Gipuzkoa baten mesedetan.
AURREKONTUA
200.000€Familia-harrera da neurririk egokiena familia-nukleotik bereizi behar diren eta babeserako erakunde publikoak babestu behar dituen adingabeak babesteko.
Programa hori abian jartzeak aukera emango luke familia harreragileak erakartzeko estrategia iraunkor bat ezartzeko, herritarrak harrera-modalitate horren garrantziaz sentsibilizatzeko, eta gaur egun haur eta nerabe asko familia baten zain daudela jakinarazteko.
AURREKONTUA
150.000€PProiektu horren helburuak izango lirateke zaintzak gure bizitzan duen zeregina ikusaraztea eta sozialki neurtzea, zaintzak emakumeek jasaten duten desberdintasunean kolektiboki eta indibidualki duen eraginaz kontzientziatzeko, zaintza partekatzeko mekanismoak ikusarazteko eta ohitura sozialak aldatzeko jardunbide egokiak eskaintzeko. Azken batean, zaintzaren funtzio soziala ikusaraztea litzateke helburua, berdintasunerantz aurrera egiteko.
AURREKONTUA
150.000€Ulermen-saioen eta ulermen babestuko metodologia aplikatzea . Helburua da euskaraz ulertzen ez duten (edo oso gutxi ulertzen duten) pertsonek ahozko ulermena lortzea; horri esker, pertsona horiek ingurune naturaletako euskaldunen jarduera uler dezakete, oinarrizko komunikazio-moduetan.
Horrek guztiak aukera eman lezake lurraldeko ia biztanle guztiek euskara ulertzeko oinarrizko maila bat lortzea gutxienez. Horrela, ahozko erabileran eragin nahi da, “euskaldun pasiboak” deritzenak biderkatuz.
AURREKONTUA
200.000€9-14 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzean oinarrituko litzateke.
Helburu hauek izango lituzke: gazteek aisialdian euskarazko edukiak gehiago erabiltzea, esparru digitalean euskarazko edukien kontsumoa sustatzea eta euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalak sortzea.
AURREKONTUA
200.000€Proiektu honetan modu koordinatuan lan egingo da 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 10 udalerrien sustapenean, eta helburu izango du pertsonak herritar aktibo bihurtzea eta herriarekiko loturak sortzea, indartzea, astintzea eta eragitea, horrela nerabeen aisialdi duin baterako eskubideak bermatzeko.
AURREKONTUA
150.000€Teen Kanala mugikorren bidez kontsumitzen diren edukiak sortzen dituen kanal bat izango litzateke, mezu “hezitzaileak” transmititzeko, nerabezaroa eta generoarekin lotutako balizko arriskuak kudeatzen laguntzeko (substantzien kontsumoa, sexualitatea, joko-apustuak, bullyinga, integrazioa …).
Eduki horiek zabaltzeko mekanismoak sortzea hizkuntza eta estetika erakargarriak eta ausartak erabiltzea, eta komunikazioko profesionalen eta hezkuntzako adituen ezagutza eta talentua uztartzea.
AURREKONTUA
150.000€Estimulazio kognitibo egoki batek Alzheimerra duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Proiektu hori abian jartzeko, Gipuzkoako Alzheimerra duten Pertsonen Senideen eta Lagunen Elkarteak (AFAGI) lagunduko luke, eta beste eskualde batzuetan abian jarritako beste 7 tailerrekin bat egingo luke.
AURREKONTUA
90.000€Lagungarria da egoitzetan dauden adineko pertsonek ibilaldi terapeutikoak egitea boluntarioek gidatutako bizikletetan, hartara pertsona horien bakardade-sentsazioa murrizteko, gogo-aldartea eta ingurunearekiko interakzioa hobetzeko, eta familia-loturak eta belaunaldi arteko konexioa indartzeko.
Zerbitzua adinekoen egoitza gehiagotara zabaltzeak ahalbideratuko luke esperientzia horren ondorio onuragarriak lurralde osoan zabaltzea.
AURREKONTUA
75.000€Legazpiko Udalak eta ADINBERRI Fundazioak, “espazio-prototipo” baten lehen jarduerak abiarazi nahi dituzte, belaunaldien arteko harremanak bateratzeko gai izango dena. Ondoren, prototipo horren eredua eta zerbitzuak gure lurraldeko hainbat herritara heda litezke.
Jarduerak adin guztiei eta familia osoko kideei zuzenduta egongo lirateke: asistentzialak eta terapiak, sozialak eta bizikidetzakoak, ezagutzakoak, aisialdiko ekitaldi eta jarduerak, “kirol txikiak” edo barne-ariketak eta jarduera ekonomikoak.
AURREKONTUA
200.000€Eskultore eta artista plastiko guztiei laguntzeko modurik eraginkorrenetako bat haien lana erostea da. Diru-sarrera bat izateaz gain, bilduma publiko batean egotea ibilbide profesionalaren aintzatespena ere bada, eta, beraz, etorkizunerako aukera berriak ekar ditzake.
Gainera, inbertsio hori eginez, Aldundiak bere bilduma osatuko luke, Gordailuan arte garaikidearen presentzia areagotuz.
AURREKONTUA
200.000€Gipuzkoan, gure kultura ondareko eraikin eta elementu asko ditugu, birgaitze-lanak egiteko inbertsioa behar dutenak.
Jarduera honen bidez, gure ondarearen zati batek pairatzen duen egoera gainditzen lagunduko litzateke, beste diru-sarrera asko lortzen lagunduko luke, eta Gipuzkoako herritarrak lurraldean dagoen ondare-balioaz jabetzen lagunduko luke.
AURREKONTUA
200.000€Formatu txikiko kultura-ekitaldiak udalen ardurapean daude, eta udalerri txikietan zailtasunak dituzte ekitaldi horiek programatzeko eta finantzatzeko.
Dirulaguntzen lerro berri horrekin (talde ez-profesionalen kontzertuak, formatu txikiko ikuskizunak, hitzaldiak, abesbatzak, etab.), kulturaren aldeko dinamika berriak sortuko lirateke eta kultura-sektoreko profesionalentzako lan-aukerak zabalduko lirateke.
AURREKONTUA
200.000€GipuzkoaBizikletaz aplikazioak hauek izango lituzke: ibilbideak, ostatu zerbitzuak, bizikletak alokatzeko eta konpontzeko guneak, kultura eta turismo intereseko guneak, garraio publikoaren inguruko informazioa, gidak eta mapak, eta ibilbideen kalkulagailu bat.
App horrek Gipuzkoako Bidegorrien Sareari buruzko informazioa hobetuko luke, dauden aukeren berri emanez, bai mugikortasunari dagokionez, bai turismoari, aisialdiari, kirolari eta osasunari dagokienez.
AURREKONTUA
200.000€Azterlan soziologiko bat egitea proposatzen da, emakumeek bizikleta-bideak nola erabiltzen dituzten jakin ahal izateko, eta, horrela, emakumeek eta neskatoek garraio hori gehiago erabil dezaten bultzatzeko jarduerak identifikatzeko, bai eta bizikleta sustatzeko ekintza-proposamenak egiteko ere, betiere genero ikuspegia kontuan hartuta eta erabilera modalaren banaketa orekatuago bat lortzen laguntzeko.
AURREKONTUA
200.000€Landa udalerrietan mugikortasun kolektiboa hobetzeko aukerei buruzko azterlanak honako helburua izango luke: prozesu parte-hartzaileen bitartez zeharkako irtenbideak diseinatzea, hartara gizarte kohesioa eta erresilientzia komunitarioa hobetzeko, ingurumen kostuak eta inpaktuak murrizteko, eta laguntzeko biztanleria finkatzen, turismoa sustatzen eta landa-eremuetako eta haien joan-etorrietako gaueko aisiako segurtasuna bermatzen.
AURREKONTUA
200.000€Orain, zuk erabaki duzu nola
eraiki nahi duzun etorkizuna
Aukeratu duzu gure lurralderako interesgarrienak iruditu zaizkizun proiektuak, eta Gipuzkoa Europatik bizitzeko lekurik onenetakoa izan dadin lagundu duzu