Dirulaguntzak

Herritarren partaidetza kudeaketa publikoan txertatzeak konfiantza sortzen laguntzen du; izan ere, gobernuak indartu egiten dira, politika publikoak legitimatu, aniztasun soziala integratzen da, interes sozialak agenda publikoan sartzen dira, herritarrek bizitza publikoaren antolaketa prozesuetan parte-hartzen dute, eta gizarte zibilaren funtzioa sendotu egiten da.

Helburu eta lehentasun horiek betetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak, urteak daramatza udal eta herritar erakundeek sustatzen dituzten partaidetza prozesuak ekonomikoki babesten.

Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako zerbitzuak aurten ere herritarren partaidetza sustatzeko bi dirulaguntza lerroen ditu: 

1. Udalei eta tokiko erakunde txikiei zuzendutakoak

2. Herritar erakundeei zuzendutakoak

 

 

. Leiho berrian irekiko da.

 

. Leiho berrian irekiko da.

 

DEIALDIA

Herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak lurraldeko UDALEI eta tokiko erakunde txikiei.. Leiho berrian irekiko da.

Herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak lurraldeko HERRITAR ERAKUNDEEI (Elkarteei).. Leiho berrian irekiko da.

 

EMATEA

2024ko deialdiari dagokiona: 

  1. Udal eta tokiko erakunde txikiak (2024)
  2. Herritar erakundeak (2024)

Eskaera bakoitzaren espedientean sartzeko klikatu hemen. Leiho berrian irekiko da.

 

BALIABIDEAK

Udal eta elkarteen dirulaguntza lerroen inguruko ezaugarri nagusiak eta oinarrizko informazioa ezagutzeko, beheko irudietan estekatu:

. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.

 

Nola egin dirulaguntzen eskaera aplikazio bidez

Dirulaguntzen eskaera bat Aldundiko aplikaziotik nola egin daitekeen ezagutu nahi baduzu, ikusi beheko bideo-tutoriala:

2023-2024 Dirulaguntzen gogobetetze maila

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntza eskaera egin duten udaletako eta herritar erakundeen iritzia jasotzen du bi urtero. Galdetegi anonimo baten bitartez jasotzen da informazioa eta horren helburua dirulaguntza lerro honen kudeaketa edota prozedura hobetzea da.

Emaitzen txostena:

. Leiho berrian irekiko da.