Zer da Elkarteen Foroa?
Elkarteen Foroa herritarren partaidetza bultzatzen duten lurraldeko elkarteen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetzako Zuzendaritzaren arteko topagune eta elkarlanerako gunea da, non partaidetza-kultura bat garatzeko ikaskuntzak eta tresnak partekatu ahal izango dituzten, eta elkarren arteko lankidetza ahalbidetu.
Foroko kideek 2020ko abenduan modu kolektiboan planteamendua eta plangintza definitu zuten eta, osasun-egoerari lotutako zailtasunak gorabehera 2021ko urtea Foroaren lehen urte osoa izan da.
Hasierako proposamenean, Elkarteen Fororako planteatzen diren helburuak honako hauek dira.
Horren bidez, elkarte eta eragileen arteko lankidetza eta elkartrukea aztertu eta esperimentatu nahi da, bai eta elkarte eta eragile horien eta Foru Aldundiaren artekoa ere; horretarako bakoitzaren rolak, eskumenak eta berezitasunak aitortu nahi dira eta, aldi berean, harreman publiko-sozialerako modu berriak aztertu, herritarren partaidetza indartzen laguntzeko.
Foroan parte hartzen duen elkarte eta eragile bakoitzaren ezagutza, esperientzia eta jakintza ditugu, baita Aldundiak eskaintzen dituen egitura eta baliabideak ere. Eta horrekin guztiarekin, gure helburua da baterako sorkuntza egikaritzea, alderdi bakoitzak arlo kolektiboan lagundu dezan, eta harreman eta lan-modu berriak esperimentatu ahal izan ditzagun, elkarrekiko inplikazioa oinarri hartuta.
Elkarteok eta administrazioek herritarren inplikazioa bilatzen dugu gai publikoetan, eta, beraz, Elkarteen Foroak elkarlanerako eredu bat proposatzen du, guztiok nahi dugun komunitate aktiboaren sorreran eraginkorragoak izateko erronka gisa.
Elkarteen Foroa Gipuzkoan prozesu, proiektu eta ekimen ezberdinen bidez herritarren parte-hartzea bultzatzen duten herritarren erakundeek osatzen dute, Aldundiko Herritarren Partaidetzako Zuzendaritzarekin batera.
Erakundeen eta Foru Aldundiaren artean konfiantzazko eta lan partekatuko espazio bat sortu nahi da, egiteko eta harremantzeko modu kolektibo berriak aztertzen eta esperimentatzen saiatuz. Proposamena ekosistema bizia, aberatsa, anitza, irekia eta etengabe eboluzionatzen ari dena eratzea da, askotariko erakundek osatutakoa, helburuei eta gaiei dagokienez– ingurumena, kulturartekotasuna, gizarte-eraldaketa, gizarte-ekonomia, elkartegintza, euskara... –, eta, aldi berean, gizartean egiteko eta egoteko modu gisa partaidetza partekatzen dutenak.
Protokolo honen helburua da Partaidetza Elkarteen Forora lehen aldiz joaten den elkarte berriak edo haren ordezkariak harrera ona izan dezan behar den gutxieneko informazioa ematea. Dokumentu honek honako informazio hau jasotzen du: