​​​​​​Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua

Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluaren eginkizunak hauek dira:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiari aholkua ematea herritarren partaidetzaren alorreko helburu eta jardueren definizioaz, baita gauzatuko diren partaidetza prozesuen jarraipenaz eta ebaluazioaz ere; eta, partaidetzaren esperientzian oinarriturik, egoki iritzitako jarduera edo erreforma proposamenak egitea.
  • Herritarren partaidetzaren alorrean Gipuzkoako Foru Aldundiak egin beharreko jarduera proposamenei buruz informatzea, eta bereziki Partaidetza Programaren aurreproiektuari dagokionez, horretan sartzeko egokitzat joko dituen proposamenak eginez.
  • Partaidetza prozesu bakoitzaren bukaerako ebaluazioaz informatzea.
  • Partaidetza Programaren aplikazioaz informatzea, gainbegiratzea balidatzea, programarako aurreikusita zegoen aldia amaitutakoan.
  • Herritarren partaidetzarako foru arauaren erreforma proposamenez informatzea, halakoak proposatuko balira, baita hori garatzeko araudiari buruz ere.

Gizarte Kontseiluko kideak:

a.    Gobernantza departamentuko foru diputatu Irune Berasaluze Lazkano, Kontseiluko lehendakaria izango dena.
b.    Gobernu oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendari nagusi Mikel Pagola Tolosa, lehendakariordea izango dena.
c.    Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioko hiru ordezkari tekniko:

  1.    Tolosako Udaleko teknikari Garikoitz Lekuona Izeta,  10.001 biztanle baino gehiagoko udalerrien ordezkaritzan.
  2.    Aretxabaletako Udaleko zinegotzi Nerea Zubillaga Herran,  2.001 eta 10.000 biztanle arteko udalerrien ordezkaritzan.
  3.    Aiako Udaleko alkate Ion Ander Azpiroz Otegui, 2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrien ordezkaritzan.

d.    Iratxe Uriarte Eiguren, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritzan.
e.    Mikaela Garcia Garcia, Nagusilanen ordezkaritzan.
f.     Jose Agustín Arrieta Eguiguren, Gipuzkoako erretiratuen eta pentsiodunen elkartearen ordezkaritzan.
g.    Maider Azurmendi Ormazabal, Matia Fundazioaren ordezkaritzan.
h.    Izaskun Azurmendi Irastorza, Gipuzkoakoa Lurralde Historikoan diharduten gobernuz kanpoko erakundeen ordezkaritzan.
i.     Katia Reimberg, GUNEAren ordezkaritzan.

Era berean, Kontseiluko kideak izango dira, hitza eta botoa dutela, aditu moduan beren jarduera ondoko esparruetan edo erakundeetan gauzatzen duten pertsonak:

a.    Erakunde esparruko herritarren partaidetzan ibilbide nabarmena duten lau pertsona:

  •   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendari Miren Martiarena Barkaiztegi.
  •   Donostiako Udaleko Zeharkakotasunaren arduradun Eva Salaberria Artano.
  •   Politika publikoetan, ekintza komunitarioan eta herritarren parte-hartzean aditua, Fernando Pindado Sánchez.
  •   Administrazio publiko desberdinen bidelagun eta aholkularia eta herritarren parte-hartzean aditua, Antxon Gallego Solaetxe.

b.    Herritarren partaidetzan ibilbide nabarmena duten hiru pertsona, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateen ordezkari gisa:

  • Ainhoa Novo Arbona, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaritzan.
  • Mabel Segú Odriozola, Deustuko Unibertsitatearen ordezkaritzan.
  • Nagore Ipiña Larrañaga, Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritzan.

c.    Teknologiaren esparruko herritarren partaidetzan ibilbide nabarmena duten bi pertsona, enpresa edo erakunde publikoen ordezkari gisa.

  •  Adriana Martínez Sans.
  •  Xabier Murua Aguiriano.

d.    Foru Aldundiko Aurrekontuetako zerbitzuburu Coro Iriarte Mendiola, erreferentziako teknikari gisa, foru erakundearen ordezkaritzan.
e.    Idazkari nagusi gisa: Foru Aldundiko Gobernu Ona eta Herritarren Partaidetzako zerbitzuburu Itziar Calvo Garmendia.

 

 

Zertan ari da Gizarte Kontseilua eta zein erronka ditu

2020ko urtearekin batera 2021a Covid pandemiak eta bere kudeaketak ezaugarritu dute. Hori dela eta, Gizarte Kontseiluak hiru lan saio berezi egin zituen, besteak beste, pandemiak herritarren partaidetzan (eskubide, betebehar, aukera eta baldintzetan) izandako eragina aztertzeko, eta horren ondorioz, indartu eta baztertu beharrekoak identifikatzeko. Lan horretan oinarrituta 2023ko urtarrila, otsaila eta martxoan eztabaidagaia gizartera ireki zuen "Partaidetza aztergai: nahi, ahal eta jakin"  solasaldi publikoen bidez. Gehiago jakiteko sartu hemen.

Gizarte kontseilua urteko jarduerak