Gobernuen konpromiso zehatzak bermatzea da Open Government Partnership (OGP)-ren xede nagusia, gardentasuna, kudeaketa eredugarria eta gobernagarritasuna bultzatzeko. Horretarako, garrantzi handia ematen die teknologia berriei. Jasangarriagoak, gardenagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko gertukoagoak izango diren gobernuak erdiesteko egiten du lan, haien kalitatea, zein herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuena hobetze aldera.
Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) Euskadi hautatu du Tokiko Gobernuen Programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeen artean. Hautagaitza batera aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak, EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteak ere babestu dute.
The Participatory Group praktiken komunitate bat da, mundu osoko tokiko gobernuei, eskualdeetako gobernuei, erakundeei edo unibertsitateei irekia, herritarren parte-hartzean jardunbide egokiak sortzeko. Ikusi hemen bere web orria.