Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Herritarrei
Antolatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia- Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia
Testuingurua
Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarren Partaidetzari buruzko azaroaren 12ko 5/2018 Foru Arauaren 26. artikuluan ezarritakoa oinarritzat hartuz, aurrekontuak egiterako orduan herritarren partaidetza maila handitu eta hobetu nahi du.
Zer eta nola egingo dugu
Zure iritzia ezinbestekoa da Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen gobernantza irekiaren ereduak denon partaidetza behar du herritarrentzat erabilgarria eta nabarmena izateko.
Urte daramatzagu zure proposamenak entzuten eta txertatzen, Gipuzkoa Europa mailan bizitzeko lekurik onenetakoa izan dadin, eta gizarte, ekonomiko eta hizkuntza ezberdintasun gutxienetako lurraldea bihurtzeko.
Aurten, prozesuaren oinarriak ezartzen dituen protokoloa prestatu da eta herritarren ekarpenak jaso nahi dira orain, eta ondoren onartuko da (GAO).
Aldundiaren ia aurrekontu osoaren erdia gizarte politiketara bideratzen da, eta urtero 50 milioi euro inbertitzen dira jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sustatzeko. Aurten berriro herritarren partaidetza behar dugu lurralde gisa hazteko eta aurrera joateko. Parte hartzeko unea da. Eta zuk zeuk, zer proposatzen duzu?