1. Parte hartzea
Noiz har daiteke parte?
Martxoan zehar herritar proposamenak jasoko ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiko 2020. urteko aurrekontuak osatzeko asmoz.
Nola burutuko da proposamenen bilketa?
Presentzialki, bi kanal bideratuko ditugu:
- Herritar proposamenen bilketa lurraldeko hainbat udalerritan burutuko diren Topaketetan, eta gure web orrian plazaratuko direnak.
- Herritar proposamenen bilketa postaren bidez (frankeoa ordainduta) edo aurrez aurre informazio eta arreta bulego zentralean, Donostiako Gipuzkoa Plazan dagoena (beheko solairua).
Digitalki, parte hartu dezakezu jarraian erakusten dizugun estekan dagoen formulario digitalaren bidez.
Nork parte hartu dezake partaidetzazko prozesu honetan?
Prozesu honetan parte ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona orok.