1. Ekarpenak Aurrekontu Irekien Protokoloari
Herritarrek Aurrekontu Irekien Protokoari ekapenak egiteko aukera izango dute.
-
Protokoloari ekarpenak
Data:2021/02/17
Guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna eraiki dezagun
Herritarrek Aurrekontu Irekien Protokoari ekapenak egiteko aukera izango dute.
Noiz har daiteke parte?
Otsailaren 26tik martxoren 31a arte herritar proposamenak jasoko ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiko 2021. urteko aurrekontuen zati bat osatzeko asmoz.
Non burutuko da proposamenen bilketa?
Zure proposamenak helarazteko 4 bitarteko eskaintzen dizkizugu:
Nork parte hartu dezake partaidetzazko prozesu honetan?
Prozesu honetan parte ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona orok.
Nola aurkeztu behar dira proposamenak?
Garrantzitsua da zure proposamena idazterakoan honako baldintza hauek kontuan hartzea, hautatutako proiektuetako bat izateko aukera gehiago izango baituzu.
Hilabeteotan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek aztertuko dituzte martxoan zehar jasotako proposamen guztiak, eta protokoloan ezarritako baldintzak beteko dituztenetatik, zerrenda bat egingo da kontuan hartzeko proposamen guztiak jasota, kategoria hauetan sailkatuz:
Proiektuak Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluarekin kontrastatuko dira, eta hark erabakiko du bozkatzeko zein 18 proiektu jarriko diren herritarren eskura.
Balorazio teknikoaren eta Gizarte Kontseiluaren kontrastearen ondoren 18 proiektu sortu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat interesgarrienak direnak hauta ditzazun.
Noiz?
Ekainaren 30etik uztailaren 25era, gipuzkoar bakoitzak 18 proiektuetatik bost proiektu hautatzeko aukera izango du.
Nork parte hartu dezake?
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek.
Nola hautatu proiektuak?
Proiektuen aukeraketa egiteko honako 4 bideak erabil daitezke:
2021eko aurrekontu irekien proiektuaren baitan herritarren bozketa fasean Gipuzkoako 6.741 herritarrek parte hartu dute, 4.782 bozka izan direlarik ontzat eman direnak proiektuak hautatzeko ezarritako irizpideen arabera.
Jarraian, 18 proiektuen artean boto gehien jaso dituzten eta hautatu diren 5 proiektuak zehazten dira, baina 5 proiektu horien aurrekontua esleitutako aurrekontu osora iristen ez zenez (1.000.000 euro), boto gehien jaso dituen hurrengo proiektua sartzea erabaki da, 160.000 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin, eta, horrela, aurrekontu osoa erabili ahal izango da.
Beraz, boto gehien jasoko dituzten 6 proiektuak 2021eko irailetik aurrera abian jarriko direnak izango dira, eta 2021eko aurrekontuen kargura joango dira. Era berean, bozkatu beharreko gainerako proiektuen boto kopurua zehazten dugu.
Prozesua amaitu ondoren, harremanetan jarriko gara prozesuan parte hartuko zuen pertsona bakoitzarekin sartutako proiektuen inguruan informatzeko. Era berean, partaidetzazko prozesuan zehar ateratako ondorio nagusiak jasoko dituen txosten publikoa egingo dugu.
“Aurrekontu Irekiak” partaidetzazko prozesuaren markoan herritarrek lehenetsitako proiektuen banan-banako jarraipena burutuko da.
Parte-hartze prozesuaren amaiera