1. 2022-2023ko Aurrekontu Irekiak protokoloari ekarpenak
Herritarrek Aurrekontu Irekien Protokoari ekarpenak egiteko aukera dute.
-
Aurrekontu Irekien protokoloari herritarren ekarpenak
Data:2022/04/12
Baduzu zer esan, badugu zer egin. Eraiki dezagun Gipuzkoaren etorkizuna denon artean.
Herritarrek Aurrekontu Irekien Protokoari ekarpenak egiteko aukera dute.
Parte hartzeko epea: Apirilaren 26tik maiatzaren 20ra (biak barne)
Erantzun beharreko galdera:
Herritarren ideiak edo proposamenak biltzeko, fitxa edo inprimaki bat bete beharko dute (paperean edo formatu digitalean), eta honako galdera hau jaso beharko da bertan:
Zein da zure ideia/proposamena 2022-2023ko Aurrekontu Irekietarako eta Gipuzkoak duen zein premiari/arazoari erantzuten dio?
Proposamenen gaiak eta horiek aukeratzea:
Herritarren proposamenak honako gai hauetakoren bati buruzkoak izango dira (bat markatu):
- Ekonomia, enplegua eta turismoa.
- Kultura eta Aisia.
- Gizarte politikak: haurrak eta gizarteratzea, adinekoak, desgaitasuna, zainketak.
- Mugikortasuna eta garraioa.
- Ingurumena.
- Landa-mundua eta mendiak.
- Euskara.
- Berdintasuna eta aniztasuna.
- Gazteria eta kirolak.
- Bide azpiegiturak.
Nola parte har daiteke?
Herritarrek herritarren proposamenak bidaliz parte hartu ahal izango dute, honako bide hauen bidez:
Formulario digitalaren bidez.Herritarrek beren proposamenak helarazi ahal izango dituzte https://www.gipuzkoa.eus/es/web/partaidetza domeinuan osatutako formulario digitalaren bidez eta inprimatutako dokumentuetan emandako Qr kode baten bidez.
Aurrez aurreko formatua. Herritarrek aurrez aurreko formatuan entregatu ahal izango dituzte proposamenak eta proiektuak, Gipuzkoa plazako beheko solairuan dagoen Herritarren Informazio eta Arretarako Bulego Nagusian aurkeztuta. 20004, Donostian. Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera-erregistroaren bidez aurkezteko aukera ere izango dute.
Posta arrunta erabiliz. Horretarako, ordaindutako frankeoa duten lurraldeko helbide guztietara bidalitako formularioa erabiliko da.
Itzultzeko prozesua: Itzulketa-prozesua parte hartzeko prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei mezu elektroniko/gutun bat bidaliz egingo da.
Proposamenen trazabilitatea: Proposamen bat edo gehiago egiten dituzten pertsonek identifikatzaile bat lortuko dute egindako proposamen bakoitzeko, eta, horren bidez, une oro jakin ahal izango dute beren proposamena zein egoeratan dagoen.
Prozeduraren azalpen laburra eta nork parte hartuko duen
Proposamenak aurrez ezarritako irizpide teknikoen arabera iragazi eta sailkatu ondoren, horietan jorratutako gaian eskumenak dituzten zuzendaritzetara bideratuko dira.
Aldundiko teknikariek jasotako proposamenen baldintza teknikoak betetzen diren aztertuko dute.
Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusiak aurrez ezarritako baldintzak betetzen dituzten proposamen guztien zerrenda egingo du, eta zuzendaritza eskudunei bidaliko dizkie, ondoren azter ditzaten.
Herritarren proposamenek kontuan hartzeko bete behar dituzten gutxieneko baldintzak:
a) GFAren eskumena izatea.
b) Interes publiko orokorrari erantzutea.
c) Ingurumenari edo beste lurralde-interes batzuei kalte nabarmenik ez eragitea.
a) Prozeduraren azalpen laburra eta nork parte hartuko duen
Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua arduratuko da aurrez ezarritako kategoria bakoitzeko proiektuak behin-behinean hautatzeaz (40 proiektu, gutxienez), eta hori ziurtatzen duen irizpena emango du.
Lan hori egiteko, saioaren aurretik eta saioan zehar, Aurrekontu Irekiak kudeatzeko zuzendaritzetako teknikarien laguntza eta aholkularitza aditua izango dira, proposatutako proiektuen xehetasunak azaltzeko.
b) Herritarren proposamenen irizpideak eta baldintzak, etorkizuneko proiektu bihurtzeko eta, ondoren, bozkatu ahal izateko baloratuko direnak
- GFAren eskumena izatea.
- Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzea.
- Interes publiko orokorrari erantzutea.
- Lurraldeko ekonomia iraunkorra indartzea.
- Gizarte-babeseko politikak mantentzen eta indartzen laguntzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriekiko koherentzia gordetzea COVID-19ak eragindako ondorio sozio-ekonomikoen aurrean (gizarte-politikak eta ekonomia mantentzea eta indartzea, Etorkizuna Eraikizen aldeko apustuari eustea COVID-19ak sortutako testuingurura birbideratuz, Foru Aldundiaren beraren barne-prestakuntza antzeko larrialdi-egoeretan, kalitatezko enplegua sortzea, etorkizuneko enpresa-proiektuei laguntzea, sektore estrategikoak sendotzea, tokiko kontsumoari laguntzeko mekanismoak, enpresa-ekosistema indartzea...).
- Gipuzkoako Foru Aldundiak plangintza- edo egikaritze-fasean ez egotea.
- Prozesuan eta, hala badagokio, gauzatzen diren proiektuetan euskararen erabilera sustatzea.
- Hizkuntza, generoen politikak eta aniztasunaren sustapena indartzea.
- Herritarrek prozesu honen ondoriozko proiektuak diseinatzean eta gauzatzean parte hartzeko prozesuak sustatzea/baloratzea.
- Lurraldearen garapen jasangarriari laguntzea, GFAk onartutako plan eta estrategiekin bat etorriz (klima-aldaketa, energia jasangarria, ekonomia zirkularra, etab.).
- Eragina/balioa sortzea komunitateko hainbat sektoretan (haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, etab.).
a) Prozeduraren azalpen laburra
Parte-hartzaileek gehienez 10 proiektu hautatu beharko dituzte behin betiko zerrendan proposatutako proiektu guztietatik.
Pertsona bakoitzak (parte hartzeko erabilitako bidea edozein dela ere) behin bakarrik parte hartu ahal izango du.
Pertsona batek Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta dagoela egiaztatzeko beharrezko eta eskatutako datuak ematen ez baditu, edo 10 proiektu baino gehiago aukeratzen baditu, edo bi aldiz edo gehiagotan parte hartzen badu kanal beraren edo gaitutako kanal desberdinen bidez, bere partaidetzak baliogabetzat joko dira eta ez dira kontabilizatuko.
b) Nola har daiteke parte?
Hauek dira herritarrek parte hartzeko aurreikusitako bideak:
c) Parte hartzeko epea: irailaren 12tik urriaren 7ra (biak barne)
Hauek dira GFAko 2022/2023ko Aurrekontu Irekiak ekimenaren proiektuen bozketaren emaitzak:
Prozesuaren xehetasunak - Partaidetza - Partaidetza (gipuzkoa.eus)
Emaitzen txosten zabalago bat argitaratuko da non proiektuen zerrenda ordenatua jasoko da, herritarrek hautatu dituzten aldien kopuruaren arabera.
Azken txostenak gastuen partiden kargura exekutatuko diren proiektuen behin betiko zerrenda jasoko du. Partida horiek 2022-2023 aldirako Aurrekontu Irekien prozeduraren bidez zehazteko gordeko dira.
Itzulketa-prozesua egiteko, mezu elektroniko/gutun bat bidaliko zaie partaidetza-prozesuan parte hartu duten eta harremanetarako informazioa eman duten pertsona guztiei.
Webgune espezifiko bat sortuko da, hautatutako proiektuen ezarpen-mailari buruzko kontuak etengabe emateko.
Ondorioen txosten bat egingo da, eta, txosten horretan, partaidetza-prozesuan azaldu diren akatsak eta asmatutakoak adieraziko dira, bai eta etorkizuneko prozesuetarako egokitzat jotzen diren hobekuntza-proposamenak ere.
Ebaluazio-prozesu horren barruan, honako hauek egingo dira:
Informazio horrekin guztiarekin, Aurrekontu Irekien prozesuaren amaierako ebaluazio-txostena idatziko da. Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusiak genero-ikuspegitik egingo den ebaluazio-txosten hori aurkeztuko du, eta egindako jarduerek eragindako genero-inpaktuaren berri emango die Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordeari, Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluari, Aldundiko sailei, Foru Gobernuaren Kontseiluari, Batzar Nagusiei eta herritarrei.
Ondoren, txostenaren ondorioak argitaratuko dira webgunean eta egoitza elektronikoan.
Parte-hartze prozesuaren amaiera