GAIXOTASUN LARRIEN AURKAKO IKERKETA
Ikerketa taldeei laguntzeko, langile berriak ekarrita, betiere Gipuzkoako ikerketa taldeen ekipamendu teknologikoa hobetzeko, gaixotasun larrien tratamenduan aurrerapenak lortzeko prozesua bizkortze aldera.
Eraiki dezagun guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna
2020ko aurrekontu irekien proiektuaren baitan herritarren bozketa fasean Gipuzkoako 13.087 herritarrek parte hartu dute, 10.789 bozka izan direlarik ontzat eman direnak proiektuak hautatzeko ezarritako irizpideen arabera.
Jarraian, 12 proiektu proposamenen artean boto gehien jaso eta hautatuak izan diren 6 proiektuak zehazten dira, horien garapenera bideratuko da 1.200.000 euroko aurrekontua.
Era berean, bozketara aurkeztu diren gainerako proiektuen boto kopurua ere zehazten da.
Hauek izan dira bozketaren emaitzak:
Ikerketa taldeei laguntzeko, langile berriak ekarrita, betiere Gipuzkoako ikerketa taldeen ekipamendu teknologikoa hobetzeko, gaixotasun larrien tratamenduan aurrerapenak lortzeko prozesua bizkortze aldera.
Herritar guztiekin batera lan egitea, klima aldaketari aurre egiteko ekintza eraginkor batean. Gipuzkoa osoa, herritar guztiak, elkarteak eta udalak bultzatzea, gure ohiturak aldatzeko eta gure udalerriak aurrera egin dezaten helburu hori lotzeko bidean.
Indarkeria matxista prebenitzeko haurtzarotik eta gaztarotik, arazo horri aurre egiteko jarrera kritikoa eta aktiboa sustatzen duten ikus-entzunezko materialak erabiliz.
Berdintasuna sustatzeko eta Gipuzkoan bizi diren gazteen hezkuntza aukerak handitzeko.
Gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei ostatu zerbitzu bat eskaintzea, intentsitate ertaineko eta handiko laguntza orokorrekin, batez ere laguntza eta babes funtzioa betetzeko eta, hala badagokio, kalteak murrizteko. Pertsonaren garapena, integrazioa, herritartasun aktiboa eta ingurunean parte hartzea bultzatzea.
Gipuzkoako gizarteari bertako produktu osasungarriak eskaintzea. Lurraldeko lehen mailako sektorea indartzea. Landa inguruneak Gipuzkoako gizarteari eskaintzen dizkion onurez sentsibilizatzea.
Proiektu honen bitartez, ahalegina egingo da gaur egun eskaintzen zaien aisialdiko eta denbora libreko zerbitzua zabaltzeko, nola jarduteko eremu geografikoari dagokionez hala esku-hartze ordutegiari dagokionez.
Mugikortasun eta lurralde jasangarriak sustatzea, dimentsio guztietan. Ingurumenaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren arloko helburuak betetzeko.
Publikoa ondarera hurbil dadin erraztea. Lan aukerak sortzea lan-munduan sartzeko erraztasunik ez duten kolektibo batzuentzat (Historian graduatuak, Artearen Historian graduatuak, arkeologoak…).
Lurraldeko emakumeek jarduera fisikoa erregulartasunez egin dezaten sustatzeko politika berriak egitea. Oztopoak kentzea, estereotipoak haustea eta erreferenteak sortzea, adin guztietako emakume aktiboen olatua bultzatzeko.
Nerabeekin lanketa bat egitea, maila teorikoan eta praktikoan, beren udalerrietan gertatzen den diskriminazioari buruz. Herritarren artean zubiak sortzea eta sinergiak sustatzea diskriminazioaren aurka tokiko esparrutik borrokatzeko.
Herrietako ostatuetan zerbitzu eraginkor bat emateko hizkuntza irizpideak finkatu eta helburuak betetzeko ikerketa eta praktika bat antolatzea.