Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioak, zehazki, helburu hauek ditu:
a) Sare bat edo erakunde arteko topaketa espazio bat eratzea Lurralde Historikoko maila anitzeko gobernuen ikuspegitik, batik bat, foru gobernuaren eta tokiko gobernuen ikuspegitik, eta horren helburua herritarren partaidetzarako politikak sustatzea izango da, herritarren eta erakundeen arteko erlazioak indartu daitezen.
b) Herritarren partaidetzaren arloko erakundeen esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko espazio bat ezartzea, alor horretako elkarrekiko ikaskuntzako erakunde-komunitatea eta hobekuntza instituzionala sustatuta.
c) Laguntza eta lankidetza teknikorako bideak hedatzea Espazioan dauden erakundeek betebehar arauemaileak egikaritzeko, araudiak eta ordenantzak onartzeko eta herritarren partaidetzarako metodologiak, prozesuak eta tresnak martxan jartzeko.
d) Herritarren partaidetzako alorrean Foru Aldundiaren diru-laguntzen politika zehazten laguntzeko tresna izatea.
e) Prestakuntza programak eta jardunaldi espezializatuak sustatzea, baldin eta zeharkako alor honetan eskuduntzak dituzten kargu publiko adierazgarrien eskumen instituzionalak indartzen badituzte eta herritarren partaidetzaren alorreko foru eta udal zuzendari eta teknikarien gaitasun profesionalak garatzen badituzte.
Egitura
Erakunde arteko Espazioaren egiturak hauek dira:
Espazio orokorra edo plenarioa, lurraldeko udalak biltzen dituena.
Espazio exekutiboa, Espazioaren plangintzaren inguruan erabakiak hartzen dituena.
Bilgune teknikoak, deliberazio teknikorako eta proposamenak egiteko egitura gisa.
Zertan ari da eta zein erronka ditu?
Ezagutu zein den 2023-2027 legegintzaldirako lan-markoa: HEMEN
Ezagutu 2020-2023 legegintzaldian egindakoa eta balorazioa: