Herritar gisa dudan partaidetza eskubidea: herri ekimemenerako eskubidea, GFAko eskumenekoak diren gaietan partaidetza prozesu bat eskatzeko

 

Herri ekimena herritarrek duten partaidetza eskubide bat da;  horri esker, Aldundiari bere eskumeneko gaietan partaidetza prozesu bat martxan jartzea eskatzeko eskubidea dute herritarrek.

​​​​​ Nork eskatu dezake partaidetza prozesu bat martxan jartzea?

Eskaera egin ahal izango dute Batzar Nagusiek, lurraldeko udalek, elkarteek eta herritarrek.

Herritarren kasuan, edozein pertsonak eskatu dezake partaidetza prozesu bat martxan jartzea (banaka edo kolektibo gisa), betiere, erresidentzia Gipuzkoan badu eta adinez nagusia bada. Herritarrek talde sustatzaile bat osatu beharko dute nahi adina pertsonekin.

Ze gairen inguruan eska daiteke?

Gaiak Aldundiaren eskumenekoak izan behar dute, hau da, erabakiak Aldundiaren esku egon behar du. Ikusi Aldundiaren eskumeneko gaiak zeintzuk diren.

Non egin daiteke eskaera?

Eskaera ondorengo estekan egin daiteke:

Nola egin daiteke eskaera?

Eskaera egiteko formularioa bete beharko da ondorengo datuekin:

  • Eskatzailearen NAN eta sinadura elektronikoa.
  • Zergatik eskatzen den.
  • Zer eskatzen den.
  • Zer politikaren inguruan eskatzen den.
  • Zein den eragindako lurralde eremua eta zergatik.
  • Genero rolen betikotzea ez ahalbidetzeko neurriak.
  • Komunikaziotarako pertsona nor den.

Eta eskaera aurkeztu ondoren zer?

Horren ondoren, Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak aztertuko du eskaerak aurre baldintza guztiak betetzen dituela eta ebazpen bat argitaratuko du eskaera onartuz edo baztertuz.

  • Ebazpenak eskaera baztertzen badu arrazoitua izan beharko du eta alegazioak aurkezteko aukera egongo da Aldundiko Partaidetza Batzordean.
  • Ebazpenak eskaera onartzen badu sinadura bilketarako denbora hasiko da: gutxienez 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete iraungo ditu.

Sinadurak baliozko inprimakietan jaso beharko dira eta partaidetzak eragingo duen lurraldeko eremuko adinez nagusietatik gutxienez %2k sinatu beharko dute.