Komunitatea elkartegintzatik eraikiz

JARDUNALDIA

Urtarrilak 22 - Tabakalera

Gipuzkoa betidanik izan da izaera komunitario handiko lurraldea.

Baina, egungo indibidualismoak eta kontsumismoak kontrako norantzan eragiten dute, errealitate sozial berriak sortzen ari diren bitartean, hala nola, nahi ez den bakardadea, mendekotasun eta desberdintasun berriak, edo konpromisorik eza, besteak beste.

Erronka sozial berri horien aurrean, elkartegintza funtsezkoa da gizarte bidezkoago eta iraunkorrago bat, kohesio handiagokoa eta solidarioagoa garatzeko. Elkartegintza funtsezko eragilea da pertsonen ongizate integralean aurrera egitearen aldeko apustua egiten duen gizartearen balio komunitarioak indartzeko, horixe baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Plan Estrategikoaren helburu nagusia.

Besteak beste, belaunaldien arteko erreleboaren erronkei, lidergoari edo elkartegintzan lankidetzan aritzearen kulturari heltzeko, "Komunitatea elkartegintzatik eraikiz" jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gipuzkoaren Balio Komunitarioak Indartzeko Estrategia diseinatzeko, erronkak eta ekintza-ildoak identifikatzeko asmoz antolatutako topaketa sorta bateko lehena izango da.

Jardunaldia

  • 09:00

    Irekiera instituzionala – Eider Mendoza – Gipuzkoako Diputatu Nagusia.

    Itxi
  • 09:15

    Irekiera hitzaldia: Andoni Eizagirre.

    Itxi
  • 09:50

    Hitzaldia: Elkartegintzaren erronka eta egungo eztabaidetara hurbilpena – Deustoko unibertsitatea.

    Itxi
  • 10:25

    Atsedena – Kafea.

    Itxi
  • 11:00

    Mahai-ingurua: Komunitatea aberasten duten pertsonak.

    #KonpromezuarenGakoak #Lidergotza #ZBelaunaldia&Erreleboa #BizitzaBetea

    • Antonio Campos - Helduak Adi!
    • Palmira Dual - Kera Elkartea.
    • Iñaki Tolaretxipi - Landarbaso Abesbatza.
    Itxi
  • 11:45

    Hitzaldia: Komunitatea eta konpromezurako gakoak, nire esperientziatik – Pilar Kaltzada.

    Itxi
  • 12:15

    Mahai ingurua: Elkarteen arteko lankidetza epe luzerako jasangarritasunerako.

    #ArrakastaEreduak #ElkarlanKulturaGurean #LanKomunitarioarenAitortza #Jasangarritasuna

    • Miren Gurrutxaga - Gizalde.
    • Josu Urrutia - Euskadiko GGKEen Koordinakundea.
    • Jasone Mendizabal - Taupa Euskalzaleen Mugimendua.
    Itxi
  • 13:00

    Atsedena – Bazkaria.

    Itxi

TALDE DINAMIKA

Arratsaldeko lan saioak elkartegintza sustatzeko estrategia baten oinarriak kolektiboki sortzeko helburua izango du. Komunitateetan eragiteko ahalmena duten eragileekin taldekako lanketak egingo dira erronka ulertu, etorkizuneko ikuspegi desiragarria marraztu, eta, bide horri ekiteko lan-ildo eta ekintza-proposamenak sortzeko. Taldeek, ondorengo hiru gaien artetik bana jorratuko dute:

Pertsonak, lidergoa, motibazioa, konprometitzeko modu berriak.
Elkarteen elkarteak, sareak, lankidetza...
Ekimenen eta elkarteen jasangarritasuna, inpaktua epe luzera, baliabideak...
 
  • 14:30

    Testuingurua eta ongietorria – DOT.

    Itxi
  • 15:00

    Talde dinamika.

    Itxi
  • 17:30

    Bideoa: Elkartegintzaren erronkak.

    Itxi
  • 18:00

    Ondorioen elkarbanatzea – DOT.

    Itxi
  • 18:15

    Itxiera instituzionala – Irune Berasaluze.

    Itxi
  • 18:30

    Amaiera.

    Itxi
Ate irekiera eta akreditazioa 8:45etik aurrera.

Izen-ematea

Participantes

Hizlariak

  • LBS (London Businees School)

    Andrés Rodríguez-Pose

    LBS (London Businees School)

    Geografia Ekonomikoaren arloko akademiko ospetsua da, eta gaur egun, Asturiasko Printzesa Katedra betetzen du London School of Economics-en (LSE). Gainera, Cañada Blanch Centreko zuzendaria da London School of Economics-en bertan, eta erakunde bereko Geografia eta Ingurumen Departamentuko burua izan da. Nazioartean, Europar Batasunaren kohesio-politikaren etorkizunari buruzko Goi Mailako Taldearen buru da, eta 2027tik aurrerako aldirako funtsezko politika horren jarraibideak diseinatzeaz arduratzen da. Geografiak hazkunde ekonomikoan eta gizarte-kohesioan duen zereginari buruzko ikuspegi bereziko bere lanak eragin handia izan du eskualde-garapeneko eta politika publikoetako arloetan.

    LinkedIn
    london.edu

  • Columbus Venture Partners

    Javier García Cogorro

    Columbus Venture Partners

    Gaixotasun ultra arraroentzako terapia aurreratuak garatzen dituen Columbus Venture Partners fundazioaren bazkide sortzailea eta idazkaria da. Aurretik, 25 urtez lan egin zuen Eli Lilly and Company-n, non hainbat kargu exekutibo bete zituen, eta, 2013tik, sektore biofarmazeutikoan arrisku-kapitalaren inbertsioan zentratu da. Vivet Therapeutics, Viralgen Vector Core (Chairman) eta Cocoon Therapeutics, Syngoi eta NeRRE enpresetako administrazio-kontseiluko kide da. 2007tik Washington DCn kokatuta dauden Hispanoen Osasunerako Aliantza Nazionalaren Fundazioaren eta Ameriketako Osasun Fundazioaren patronatuko kide da. Matematikan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta MBAn ICADEn, Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen 2023an.

    LinkedIn
    columbusvp.com

Parte-hartzaileak

AURREKO EDIZIOAK

  • 2023ko edizioa

    2023ko edizioa

  • 2022ko edizioa

    2022ko edizioa

  • konferentziak-banner

    2021eko edizioa

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.