Atzealdea AGLAOPEA

AGLAOPEA (Aglaope infausta)

Intsektu hau Europa eta Mediterraneoko mendebaldean dago hedatuta, eta Gipuzkoan ikusi izan badaasdasd ere, ezin da esan gure sagastietan kalte egin duenik.

Sintomak eta biologia

Intsektu heldua 20 mm inguruko hegal-hedadura duen tximeleta da, uztail-abuztuan ikusten da hegan egiten, eta azaleko zirrikitu eta zokoguneetan jartzen ditu arrautzak. Inkubazioak hamar bat egun irauteasdasdn du; beldar jaioberriek hostoak karraskatzen dituzte. Hilabete pasa ondoren zenbait babespetan gordetzen dira negua igarotzeko. Hurrengo udaberrian berriro hosto-jateari ekiten diote, batzuetan aseezintasun izugarriaz ekin ere, arbolak guztiz koloregabeturik utzi arte.

Ekainean ninfosia gertatzen da: beldarrak kapulu lodi bat ehotzen du, kolore arre argikoa eta pergamino-itxurakoa. Hogeita hamar bat egun barru jaioko da tximeleta berria, eta horrela, deskribatu den bizi zikloa itxi egiten da.

Borroka

Ez da beharrezkoa, oso gutxitan agertzen delako.

  • Aglaope beldarra. Aglaope beldarra.
  • Krisalida. Krisalida.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.