Atzealdea BARRASKILOAK ETA BAREAK

BARRASKILOAK ETA BAREAK ()

Orokorrean kalte gutxi egiten dute. Kasu batzutan mintegietako landare gazteak kaltetu ditzakete; gutxitan sorrarazten dituzte kalte esanguratsuak landaketa helduetan.

Sintomak eta biologia

Maskor kalkareodun moluskuak dira, barraskiloetan kanpokoa eta bareetan barnekoa da maskorra. Ingurune hezeetan bizi direnez, gauez eta egun euritsu edo lainotuetan dira aktiboak. Hosto, kimu samur eta fruituak janez elikatu daitezke, bereziki lurrera eroritakoak janez. Hermafroditak dira; errunaldiak lurrean egiten dituzte, batez ere udazkenean. Barraskilo guztiak ez dira fitofagoak; badaude espezie batzuk, esaterako Rumina decollata, beste barraskiloen predatzaileak direnak.

Borroka

Bertako fauna naturalak barraskilo eta bareak predatzen ditu. Eraso gogorrak daudenean metaldehido edo metiocarb-ean oinarritutako produktuak erabili daitezke, arbolaren inguruan beita gisa jarriaz. Arbolen oinarria burni-sulfato edo kobredun konposatuekin hautseztatzea ere eraginkorra da, izan ere produktuen gainetik pasatzen diren moluskuak kaltetzen dituzte.

  • Barraskilloak sagarrondo hosto eta adarretan. Barraskilloak sagarrondo hosto eta adarretan.
  • Barraskiloen kalteak hostoan. Barraskiloen kalteak hostoan.
  • Belar-sustratutik gertu dauden adarretan bareek sortarazitako kalteak, hezetasun altuko baldintzetan. Belar-sustratutik gertu dauden adarretan bareek sortarazitako kalteak, hezetasun altuko baldintzetan.
  • Barraskiloa adarrean kokaturiko xehetasuna. Barraskiloa adarrean kokaturiko xehetasuna.