Atzealdea BURR-KNOT

BURR-KNOT ()

Arlo genetikoan eta fisiologikoan dagoen desordena da, eta horren bidez sagarrondoaren aireko alderdietan sustrai-ehuna garatzen da. Mentu-oin batzuek burr-knot-a garatzeko duten joera herentziazkoa da eta gehiena patroi batzuetan azaltzen da: M-7, M-9, MM-106 edo MM-111 patroietan, adibidez. Sagarrondo barietate autoktono batzuek, egurrean bigarren mailako sustraiak ateratzeko ahalmena dute hezetasun altua dagoen baldintzetan.

Sintomak eta biologia

Aldaketa hau sustraiaren hasikinetik hasten da; sustrai txikiak gara ditzake edo latentzia-egoeran hilabetetan edo, agian, urtetan, egon daiteke. Garatzen laguntzen dioten faktoreak hezetasun handia, argitasun txikia eta 20-30 ºC bitarteko tenperatura dira, egoera horretan aipatutako hasikinaren zelula-zatiketa hasten delako eta 3 mm-ko diametroa duen lodigune hori-berdexka sortzen delako.

Burr-knot-aren eraso gogorrak dituzten zuhaitzak pixka bat ahulagoak izaten dira. Hori zezidioak bere diametroa dagoen enborrarena baino azkarrago handiagotzen duelako gertatzen da; horrela zuhaitzeko izerdiari zirkulatzea oztopatzen dion estugunea sortzen zaio.

Apurka-apurka zuhaitzari erasandako zatiak atrofiatu egiten dira eta haizeteak direnean hausteko joera izaten dute.

Borroka

Burr-knot-a azal ez dadin, landatzen denean mentuaren gunea lurra baino zentimetro batzuk gorago uztea komeni da.

Garrantzitsua da belarra motz mantentzea, mentuaren inguruan hezetasun handiegirik egon ez dadin. Burr-knot-aren aurkako prebentzio onena, zalantzarik gabe, arazo hori izateko joerarik ez daukaten sagarrondo-barietateak aukeratzea da; sagardorako Palacio edo Jauregi barietateak arazo fisiologiko hau edukitzeko joera duela sumatu da.

  • Burrknot-ak harrapatutako zuhaitzak. Burrknot-ak harrapatutako zuhaitzak.
  • Burrknot eraso gogorra duen arbola. Burrknot eraso gogorra duen arbola.
  • Sagarrondoaren enborreran sortarazitako zezidioa. Sagarrondoaren enborreran sortarazitako zezidioa.
  • Aireko sustrai galduak, xehetasunean. Aireko sustrai galduak, xehetasunean.