Atzealdea EGUZKI-KOLPEA

EGUZKI-KOLPEA ()

Eguzki-izpiek sagarrondoaren fruituak zuzenean jotzen dituztenean, lesio bereziak eragiten dituzte, eta maila apalagoan baldin bada ere, kalteak zuhaitzaren alderdi belarkaretan ere izan daitezke. Kolpea tenperatura handiak baino gehiago tenperatura bat-batean igotzeak eragiten du, zuhaitzaren sistema fisiologikoak egoera berrira azkar moldatu ezin duelako. Egoera hori larriagoa izaten da zuhaitzak ur falta baldin badu.

Sintomak eta biologia

Lesioa orban handi eta kortxo-erako moduan azaltzen da, eta fruituaren azala argitu edo ilundu egiten dute, fruituak duen kolorearen arabera. Kaltea larria baldin bada, azalari ez ezik mamiari ere eragiten dio eta sakonuneak sortzen dira.

Borroka

Eguzki-kolpea saihesteko komeni da zuhaitzak gehiegi ez inaustea eta hosto gutxirekin ez uztea; izan ere hostailak ilunantzeko guneak eratzen ditu eta, ondorioz, eguzkiak fruituak ez ditu zuzenean jotzen.

  • Eguzki-kolpeak kaltetutako sagarrak. Eguzki-kolpeak kaltetutako sagarrak.
  • Eguzki-kolpeak eragindako kaltea. Eguzki-kolpeak eragindako kaltea.
  • Eguzki-kolpea; sintoma aurreratuak. Eguzki-kolpea; sintoma aurreratuak.