Atzealdea ERIOFIDOAK

ERIOFIDOAK (Aculus schlechtendali)

Kalte txikiak eragiten dituzte.

Sintomak eta biologia

Akaro txikiak dira tamainaz, begi hutsez ikusi ezin direnak, baina apur bat handiagotzen duen lupaz ikus daitezke. Forma luzea eta eraztundun gorputza dituzte; 4 hanka besterik ez dituzte eta bere itxura ez da inola ere beste akaroena bezalakoa. Kolorea espeziearen araberakoa izaten da, zurixka, horixka edo laranja-kolorekoa.

Bere ziklo biologikoan faseak hauek dira: arrautza, bi ninfa-aldi eta heldua; heldua ninfaren oso antzekoa da. Zikloak iraupen laburrekoak direnez gero, urtean belaunaldi ugari izaten da.

Eriofidoak ostalari bakoitzarentzat berariazkoak dira; hosto iraunkorreko zuhaitz-espezieak hobesten dituzte eta batez ere hostoei eraso egiten diete. Erasoen eraginez hostoek kolorea galdu egiten dute eta deformatu egiten dira; zurari eta fruituei gutxiago erasotzen die.

Sagarrondoan hedatuena dagoen espeziea Aculus schlechtendali da, hori-marroia kolorez; emea hostoen azpialdean hauek ernetzen diren unean azaltzen da. Hostoen gainaldean dekolorazioak, pikardatuak, sortzen ditu, eta leun mantentzen dira kurbatu gabe; azpialdeko ileak horitu eta feltroa eratzen da.

Fruituan, zenbait baldintza betez gero, gorritzeak (russeting-ak) sor ditzake.

Borroka

Kalteak txikiak direnez gero, ez dago tratamendua egin beharrik, oso eraso handiak ez baldin badaude, behintzat.

  • Eriofidoek  hostoetan eragindako kalteak. Eriofidoek hostoetan eragindako kalteak.
  • Udareondo hosto gazteetan sintomak. Udareondo hosto gazteetan sintomak.
  • Akaro eriofidoa. Akaro eriofidoa.
  • Tumoreak sortzen dituen akaroaren xehetasuna. Tumoreak sortzen dituen akaroaren xehetasuna.
  • Phytoptus pyri (mikroskopiarekin harturiko argazkia). Phytoptus pyri (mikroskopiarekin harturiko argazkia).