Atzealdea ESKOLITIDO EDO PIPIAK

ESKOLITIDO EDO PIPIAK (Xyleborus dispar y Scolytus rugulosus)

Biak koleoptero xilofagoak dira, eskolitidoen familiakoak. Gehienetan zuhaitz ahulei erasotzen badie ere, arbola osasuntsuak ere kaltetu ditzake, eta hilarazi ere egin ditzake eraso handiak direnean. Dena den, eragin txikia dute.

Sintomak eta biologia

Xyleborus dispar intsektu eme helduak 3-3,5 mm-ko luzera du, kolore nabar iluna (ia beltza) du eta hankak gainerakoa baino argitxoagoak ditu. 1,5-2 mm luzeko arra, txikiagoa izateaz gain potxoloagoa da eta hegorik ez du.

Udaberrian eguneko tenperaturak 20 ºC ingururaino iristen direnean, Xyleborus-en ale helduak lanean hasten dira. Oso dinamikoak dira tenperatura handiak daudenean eta eguraldi eguzkitsua denean. Amaren galeriaren barruan parekatu ondoren, emea neguko babeslekutik irten eta bere galeria industeko leku egoki bila joaten da. Horretarako 1-3 mm diametroko zuloa egiten du, enborraren edo adarraren gainazalarekiko zut. Liberreraino zulatu ondoren, norabidez aldatu egiten da eta adarraren inguruan eraztuna eratzen du; ondoren, galeriak industen ditu eraztunetik gorantz eta beherantz eta galeria-multzoa hiru dimentsioko espazioan hedatuko da (ikus eskema).

Irteerarik ez duten muturreko galerietan, bere arrautzak erruten ditu, eta egun batzuk barru, larba apodoak eta zurixkak ateratzen dira. Larba horiek anbrosiaren taldeko onddo batetik elikatzen dira; galerien hormetan garatzen da onddoa, baina aurrez amak ezartzen ditu barnean onddo honen esporak. Uztail-abuztu aldera helduak azaltzen dira, baina galerietan egoten dira udazkenean eta neguan, hurrengo udaberrira arte. Urteko belaunaldi bat izaten du.

Scolytus rugulosus-en ale helduak 2-2,5 mm-ko luzera du, kolore marroi ilun matea du (atzealdea kobre-kolorekoa badu ere). 6 cm-ko diametrorainoko galeria soilak egiten ditu adarretan, zuhaitzaren hazkunde-noranzkoan. Galeria horiek hasieran azalekoak dira, baina larbak pupa bihurtzen direnean, zurgizenean egiten dituzte, izerdiari zirkulatzea oztopatzen dioten pupa-ganberak eratuz.

Emeek 50 bat arrautza ipintzen dituzte amaren galerian banatuta; larbak jaiotzen direnean, beren galeriak egiten dituzte, amaren galeriarekiko zutak, luzeak, bihurriak eta gero eta diametro handiagokoak. Horrela irauten dute neguan, udaberrian lanean hasi eta pupa bihurtzen diren arte.

S. rugulosus-en arrak, emearen oso antzekoak, bere elikadura-galeriak adarren galtzarbeetan egiten ditu. Urtean batez beste bi belaunaldi izaten dituzte, latitudearen arabera.

Borroka

Zuhaitza egoera begetatibo onean mantendu, inausketa hondakinak deuseztu berehala, denbora luzean lurrean utzitako adarrak eskolitido erakarpen, ugaltze eta hazkuntza iturria bait dira. Erasoa handia baldin bada hobe da suntsitzea, tratamendu kimikoak eraginkortasun handirik ez dute eta.

  • Eskolitido baten sarrerako zuloa. Eskolitido baten sarrerako zuloa.
  • Scolytus rugulosus heldua galeria zulatzen. Scolytus rugulosus heldua galeria zulatzen.
  • Eskolitido heldua galeria barnean; Onddo zurixka nabarmentzen da galeriaren beheko zatian. Eskolitido heldua galeria barnean; Onddo zurixka nabarmentzen da galeriaren beheko zatian.
  • Xyleborus dispar-ek enbor baten inguruan zulatutako galeria. Xyleborus dispar-ek enbor baten inguruan zulatutako galeria.
  • Xyleborus dispar-ek sortutako zuloa. Xyleborus dispar-ek sortutako zuloa.
  • Xyleborus dispar-ek egindako galerien zuloak adarrean egindako luzeerako ebakia. Xyleborus dispar-ek egindako galerien zuloak adarrean egindako luzeerako ebakia.
  • Scolytus rugulosus-ek egindako galeriak. Scolytus rugulosus-ek egindako galeriak.
  • Scolytus rugulosus-ek zulatutako galeriek eragindako kalteak. Scolytus rugulosus-ek zulatutako galeriek eragindako kalteak.
  • Scolytus rugulosus-ek zulatutako galeriak sagarrondoaren adarrean. Scolytus rugulosus-ek zulatutako galeriak sagarrondoaren adarrean.
  • Eskolitido galeria. Eskolitido galeria.
  • Eskolitido galeria heldua barnean dagoela. Eskolitido galeria heldua barnean dagoela.
  • Xyleborus dispar-ek egindako galeria. Xyleborus dispar-ek egindako galeria.
  • Scolytus rugulosus larbak galerien barnean, bidean kolore beltzeko gorozkiak uzten dituzte. Scolytus rugulosus larbak galerien barnean, bidean kolore beltzeko gorozkiak uzten dituzte.
  • Scolytus rugulosus. Scolytus rugulosus.
  • Eskolitido heldua. Eskolitido heldua.
  • Errunaldia egiteko Xyleborus dispar-ek zulatzen dituen hiru dimentsiotako galerien eskema. Errunaldia egiteko Xyleborus dispar-ek zulatzen dituen hiru dimentsiotako galerien eskema.