Atzealdea EULI MEATZARI TXIKIA
Ia garrantzirik ez du.
Diptero ñimiñoa da eta larba hostoen barnean bizi da elkarrengana biltzen diren galeria txikiak eginez eta orban berde argiak eratuz (gehienetan hostoaren gainaldearen ertzean).
Heldua euli txikia da, gris beltzezka, 2 mm luze ingurukoa. Larba zurixka da, kako-formako aho beltza duena.
Ninfosia meatzearen barruan gertatzen da eta 2-3 mm luzeko pupa, marroi argia eta bi tontor zefaliko dituena, eratzen da; horrela diapausan sartzen da negu osoa irauten du. Gutxienez bi belaunaldi ditu urtean.
Urri dagoelako, ez dago kontrolatu beharrik. Gainera izurriarentzat kontrol naturala dago, batez ere himenopteroak diren parasitoideak daudelako.