Atzealdea GALERIA ZABALEKO MEATZARIAK

GALERIA ZABALEKO MEATZARIAK (Stigmella malella y S. pomella)

Ez batak eta ez besteak, ez dute kalte garrantzitsurik egiten

Sintomak eta biologia

Biak mikrolepidopteroak dira eta galeriak hostoaren gainaldepean egiten dituzte. Stigmella malella-k zulatutako galeriak L. clerckella-k sortutakoen oso antzekoak dira, baina laburragoak eta bihurriagoak. Hasieran galeriak oso meheak dira eta apurka-apurka zabaldu egiten dira; barruan meatzariak utzitako gorozkiekin hari beltz eta luzea osatzen da. S. pomella-ren galeriek orban txikien forma dute eta gehienetan hostoetako nerbio sekundarioen oinean.

Meatzari horien ale helduak lepidoptero txikiak dira; bien arteko alde handiena, tamainan zertxobait desberdin izateaz gain, honakoa da: aurreko hegoak (bienak beltz samarrak dira) S. malella-n zerrenda zurixka estu eta zeharkakoaz gurutzatuta edukitzea eta besteak purpura-distira pixka bat edukitzea.

S. pomella-ren larba kolorez hori argia da, burua marroia eta ziri-formakoa du eta digestio-aparatua gorputzean zehar ikusi egiten zaio. S. pomella-ren larba aurrekoa baino 1 mm inguru luzeagoa da eta burua horia edo laranja-kolorekoa da.

Ninfosia galeriatik kanpo burutzen da, negua igarotzeko dituen pergamino antzeko habia txikietan. Udaberrian ale helduak ateratzen dira eta beren arrautzak maiatz aldean ipintzen dituzte hostoaren azpialdean, gehienetan nerbioen ondoan.

Urtean bitik lau belaunaldiraino edukitzen dituzte eta udazkenekoa izaten da ugariena.

Borroka

Ez dago kontrol beharrik.

  • Stigmella malella-k eragindako kaltea hostoaren gainaldean. Stigmella malella-k eragindako kaltea hostoaren gainaldean.
  • Stigmella pomella-k eragindako kaltea. Stigmella pomella-k eragindako kaltea.
  • Stigmella larba. Stigmella larba.
  • Krisalidaren kapulua. Krisalidaren kapulua.