Atzealdea HALTZAREN GALERUKA
Haltzaren izurria den arren, haltzadien ondoko sagastietan ere azal daiteke, hostoetan kalteak eraginez.
Urtean belaunaldi bakarra izaten da. 6 mm luzeko helduak, kolore urdin more ilun eta distiratsukoak, negua lurrean eroritako hostoen azpian igaro ondoren udaberrian ateratzen dira. Zuhaitzei kimuak ateratzen zaizkien garaian parekatzen dira; plastoi-eran erruten dute, eta egun batzuk barru ostalarien hostoak murtxikatzen dituzten larbak ateratzen dira. Udaren hasiera aldera berriz ere helduak azaltzen dira; hauek hostoetatik elikatzen dira udazkena arte eta orduan negua igarotzera erretiratzen dira.
Eragin txikia dutelako, kontrol-neurrien beharrik ez da izaten.