Atzealdea HOSTO-SITSA
Sarri ikusi ohi da udaberrian, baina, normalean ez du kalte larririk eragiten
Beldar berde horixka da, oso bizia, eta hostoaren atal berdeak karraskatzen ditu, nerbioak bakarrik utzi arte. Beldarra, lanean ari den bitartean, zetazko hariz egindako mintz fin batekin babestuta egoten da, eta geroago kapulu bat ehotzen du erasotako hostoaren tolesen bat aprobetxatuz.
Urteko bi belaunaldi daude eta beldarrak aktiboagoak dira ekainean eta, bereziki, abuztua eta irailean.
Oso gutxitan agertzen denez ez da beharrezkoa lepidoptero honen aurkako berariazko tratamendurik egitea.