Atzealdea KAPUA EDO AZAL-BELDARRA

KAPUA EDO AZAL-BELDARRA (Adoxophyes orana o Capua reticulana)

Azaleko beldarren taldea Tortrizidoen familiako lepidoptero txikiez eratuta dago; beldar hauek guztiek duten ezaugarria fruituen azala jatea eta, ondorioz, ekonomiaren aldetik galerak eragitea da. Zenbait generotakoak dira: Archips, Cacoecia, Capua eta Pandemis generoetakoak, hain zuzen. Gure sagastietan kalterik handienak eragiten dituztenak Capua reticulana eta Pandemis heparana dira eta horietaz arduratuko gara.

Sintomak eta biologia

Capua reticulana Gipuzkoako sagarrondoetan agertzen den beldarrik arruntenetakoa da, Pandemis generoko beldarrek sortarazten dituzten antzeko kalteak eragiten dituztenez oso erraz nahas daitezkeelarik.

Kolore aldakorreko har honek, hosto-zatietan eta azaleko zirrituetan pasatzen du negua, eta uda iristean kalte handiak eragin ditzake sagarrondoaren kimu eta fruituetan.

Udaberrian hasten dira kimu berriak eta begiak hozkatzen. Ninfosia apirilaren azkenean edo maiatzaren hasieran edukitzen dute kalteturiko organoetan hari-sare batekin babestuta. Tximeleta helduek kolore horiko plaka tipikoetan jartzen dituzte arrautzak. Ekainaren azken aldera jaiotzen diren harrenk egiten dituzte triskantzarik gogorrenak, haiek zetaz eraikitako estalki baten azpian. Kalteak hostoetan ikusten dira, deformatuta, karraskatuta edo guztiz janda geratzen direlako, eta fruituetan ere bai, azalean koskada irregularrak egiten baitizkiete, orbaintzea zailduz eta ustelduraren onddoen erasoa erraztuz.

Neguko atsedenaldian, beldarrek mintz zurixka tipikoa ehotzen dute hostoaren azpialdeko nerbio nagusiei erantsita, eta han pasatzen dute negua Gipuzkoan urteko bi belaunaldi ematen dituzte.

Borroka

Udaberriko erasoaldiak murrizteko, ona izaten da neguaren bukaeran, begiak handitzen hasten direnean, olio zuri gehi intsektizida bidezko tratamendua egitea. Tratamendurik garrantzizkoena udako belaunaldiari egin behar zaio, pestizidak erabiliz.

Sagar-harrarekin gertatzen den bezala, izurriaren erasoaren garrantzia neurtzeko feromona sexualeko tranpak erabiltzea komenigarria da.

  • Beldarrak karraskatutako hosto berriak. Beldarrak karraskatutako hosto berriak.
  • Hosto batuen artean ehotzen du harrak hari-sarea. Hosto batuen artean ehotzen du harrak hari-sarea.
  • Hostoaren goiko aldeko itxura udazkenean; kapulua ehotzen ari denean beldarrak egiten dituen koskadak ikusten dira. Hostoaren goiko aldeko itxura udazkenean; kapulua ehotzen ari denean beldarrak egiten dituen koskadak ikusten dira.
  • Kapua larba-egoeran. Kapua larba-egoeran.
  • Beldarrak negua pasatzeko egiten duen kapulu zuriska. Beldarrak negua pasatzeko egiten duen kapulu zuriska.
  • Azal-beldarrak sortarazitako kaltea, beldarrak ehundutako mintza agerian dagoelarik. Azal-beldarrak sortarazitako kaltea, beldarrak ehundutako mintza agerian dagoelarik.