Atzealdea KARPOKAPSA EDO SAGAR-HARRA

KARPOKAPSA EDO SAGAR-HARRA (Cydia, Carpocapsa o Laspeyresia pomonella)

Fruitu pipitadunen izurri arruntena eta garrantzizkoena da.

Sintomak eta biologia

Buru arre iluna duen har haragi-kolore arrosakoa da. Fruituetan barrena zuloa eginez sartzen da eta han bizi ohi da mamia janez. Zuloa luzatuz doan neurrian, atzetik uzten dituen mami hondatu eta gorozkiak sarrerako zulotik kanpora irteten dira. Negua hurbiltzen denean, harrak utzi egiten du fruitua, eroria zein arbolan dirauena, eta enbor-azalaren azpian edo adar lodietako zimurretan babesten da. Han kapulu trinko bat ehotzen du negua pasatzeko.

Lehen tximeletak maiatzaren azkenean edo ekainaren hasieran agertzen dira. Normalean fruituen inguruko hostoetan uzten dute beren errunaldia. Udan, ordea, zuzenean fruituen gainean jartzen dituzte arrautzak. Egun batzuk pasa ondoren, harrak jaio egiten dira, fruituak hozkatzen hasten dira eta azkenean barnera sartzen dira.

Borroka

Beldarrek arrautzetatik irteten dutenean, ordu batzuk behar izaten dituzte (gehienez ere egun bat) fruitu barnera sartzeko; beraz, tratamenduetan eraginkortasuna izateko, intsektuaren ziklo biologikoan egun batzuk besterik ez daude.

Kontrol kimikoa: Sagar-har edo karkoopasa-ren populazio-dentsitatea ebaluatzeko feromona sexualdun tranpak erabiltzen dira; bere hegaldi-boladan izurri honek duen mailaz informazioa ematen digute, eta horretan oinarrituta jakiten da tratamenduak egin beharrik dagoen eta noiz egin behar diren. Lehen sits helduak azaldu aurretik aipatutako tranpak sagarrondoen adarretatik zintzilik ipintzen dira; tranpak petaloak erortzen direnean ipini ohi dira. Hektareako tranpa bat ipintzea gomendatzen da, 4 ha-ko gehienezko azaleraraino, baldin eta lursaila homogeneoa eta etenik gabea bada. Tranpa horien bidez karkopapsaren ale heldu arrak harrapatuko ditugu. Gehienetan maiatzaren erdi aldera edo azken aldera, harrapatutako har-kopuruak maila onargarria gainditzen duenean (3 edo 4 sits tranpa eta aste bakoitzeko) eta egunsentiko tenperatura 15 ºC baino gehiagokoa denean, ondoko bide hauetako bat erabiltzea gomendatzen da: - hurrengo 24 orduko epearen barruan hautatutako produktu obizida, toxikotasun txikikoak eta fauna lagungarria errespetatzen dutenak erabiltzea.

- gero, maila onargarria gainditutakoan, larbizidarekin tratatu behar da. Erabiltzeko unea definitzeko, larbek noiz irtengo duten honela kalkulatu behar da: 10 ºC-ko oinarriarekin arrautzak inkubatzeko aldia 90 ºC-koa denez gero, eguneroko batez besteko tenperaturek 10 ºC-tik gora dituztenak metatu egin behar dira eta metaketa 90 ºC-ra iristen denean larbizida botatzeari ekin behar zaio; egoera normalean inkubazio-aldiak 8-12 egun irauten du.

Adibidea: 1. eguna: Tª min=13ºC, Tªmax=25ºC, Batez besteko Tª =19ºC, irabazia 9ºC/egun 2. eguna: Tª min=13ºC, Tªmax=25ºC, Batez besteko Tª =18ºC, irabazia 8ºC/egun 10 oinarriko batez besteko tenperaturen batura = 17ºC/egun Kontrol biologikoa: ohiko tratamendu kimikoez gain, gero eta garrantzitsuagoak dira intsektizida biologikoak (Bacillus thuringiensis edo granulobirusak); hauek tratamendu kimikoekin batera eta bakarrik erabil daitezke. Aipatutako biak larbizidak dira eta irentsita dute eragina. Larbari errazago erasotzen zaio fruitura sartu baino lehen; beraz, arrautzen eklosio-garaian erabili behar dira. Harrak asko jotako sagarrondoetan egokia izan daiteke negua igaro behar duten larben kontra bigarren belaunaldiaren amaieran intsektizida batekin tratamendua egitea, ahalik eta larba gehien hiltzeko.

Sexu-nahasketa: Metodo hau erabiltzeko azalera handiak behar dira, 2 hektarea baino handiagoak, erregularrak, lauak eta homogeneoak; gure inguruneko sagastien ezaugarriak kontuan hartuta, metodo hau gutxitan erabil daiteke.

Fauna lagungarria: Fauna lagungarriari dagokionez, argitu beharra dago izurri hau kontrolpean manten dezakeen etsai naturalik ez dagoela, baina besteak beste krisoparen erasoarekin murriztu egin daiteke, karpokapsa-ren arrautzak harrapatzen dituelako; zenbait Ikneumonidok, neguan larbak hondatzen dituzten txoriek eta abarrek ere izurria murrizten dute. Horregatik, intsektizidak erabiltzerakoan kontuan hartu behar da fauna lagungarria errespetatzen dutenak diren ala ez.

  • Halo gorriz inguratutako zuloa, izurriaren eraso berantiarraren adierazle. Halo gorriz inguratutako zuloa, izurriaren eraso berantiarraren adierazle.
  • Bi sarrerako zuloak halo gorriz inguratuta dituen sagarra. Bi sarrerako zuloak halo gorriz inguratuta dituen sagarra.
  • Beldarraren sarrerako unea. Beldarraren sarrerako unea.
  • Mami-hondarrak, hondatuta eta kanpora boteak. Mami-hondarrak, hondatuta eta kanpora boteak.
  • Sagar-barnean sagar-harrak egindako kalteak. Sagar-barnean sagar-harrak egindako kalteak.
  • Sagar-barnean sagar-harrak egindako kalteak. Sagar-barnean sagar-harrak egindako kalteak.
  • Sagarraren har edo beldarra. Sagarraren har edo beldarra.
  • Tximeleta edo heldua. Tximeleta edo heldua.