Atzealdea KARRASKARIAK
Karraskariak izenarekin hainbat ugaztun txiki adierazi nahi ditugu, beren ebakortz zorrotzekin sustraiak, azala, etab. karraskatu eta mozten baitituzte, fruta-arbolei zenbait kalte ekarriz: arbolaren ahultzea eta inoiz heriotza ere bai, batez ere banako gazteak direnean.
Badaude galeriak indusiz sagarrondoaren sustraiei erasotzen dieten karraskari batzuk. Talde horretakoak dira lursaguak (Pytymis sp.). Beste batzuk, adibidez untxiek (Oryctolagus cuniculus) sustrai-lepoko zona karraskatzen diete fruta-arbolei.
Goian aipatutako lursaguak ez dira nahastu behar satorrarekin (Talpa europea), izan ere hau intsektujalea da eta ez belarjale, lursaguak bezala, eta horregatik satorrak ez die sagarrondoei kalterik egiten.