Atzealdea KEDARRA ETA PIKARDATUA GAITZAK
Bi gaitzak gehienetan fruitu berean elkarrekin azaltzen dira, nahiz eta bakoitza bere patogenoak sorrarazten duen. Denboraldiaren amaieran azaltzen dira gaitz hauek eta fruituaren azalari baino ez diote erasotzen. Kontserbaziorako arazorik ez da izaten, baina merkaturatzeko bai.
G. pomigena-k orban irregular nabar-berdexkak sortzen ditu, ertz lausokoak, eta fruituaren zati handi bat estal dezakete. Gaitz hau fruitu helduen azalean agertzen da.
L. pomi-k, bestalde, fruituaren azalean pikardatu berezia sortzen du, euliek uzten dituzten deiekzioen antzekoak. Onddoaren koloniak puntu beltz batzuez eratuta daude. Elkarrengana biltzen dira eta 30 - 50 puntuko (eta gehiagoko) orbanak eratzen dituzte.
Bi gaitz hauei udazken bero eta hezeek lagundu egien diete. Gaitza hedatzeko tenperatura onenak 16 eta 28 ºc bitartekoak dira eta hezetasun erlatibo handiak ere bai, G. pomigena-rentzat % 90 ingurukoak eta zerbait handiagoak L. pomi-rentzat.
Zuhaitzaren aireztapena eta ilunantza saihesten duten laborantza-praktikek (inausketak, adibidez) lagundu egiten dute gaitz hau ez izaten. Pikardatuaren kontra erabilitako fungizida bidezko tratamenduek, bi gaitz horiek kontrolatzeko balio dute. Aholku garrantzitsua da fruta hezea ez biltegiratzea.