Atzealdea KRISOPA

KRISOPA (Chrysoperla sp.)

Kolore berdeko intsektu lirain bat da. Atsedenaldian dagoenean, zaineria-sare finez jositako bere hegal ahulak jartzen ditu gorputzaren gainean aterpe gisa...

Sintomak eta biologia

Antena luze eta finak dauzka. Arrautzak adar eta hostoetan jartzen ditu banaka edo multzoka, txorten luze bati erantsiak. Errunaldi hori benetan bitxia izaten da eta beti zorri-kolonien inguruan egoten da.

Larben aho-piezek hodi moduko bat eratzen dute, biktimaren barnean sartzen dute ura edateko lasto bat balitz bezalaxe eta dena hurrupatzen diote. Gero beren harrapakinen azal lehortuekin estaltzen dute beren burua. Kamuflaje oso ona lortzen dute, ezin izaten baitira hondakinetan bereizi.

Nekazarien laguntzaile garrantzizkoak dira, hainbat zorri eta beste intsektu kaltegarri jaten baitituzte. Krisopa-larba batek 2.000 zorri jan ditzake bere bizitzan zehar. Krisoparen hazkuntza artifiziala ere posible da, baina zailtasun dezenteak ditu populazio naturalak handitzeko. Begi-bistan dago espezie hau babestu beharrekoa dela; beraz, produktu fitosanitarioak erabiltzean ziurtatu egin beharko da harrapari honi kalterik egiten ez diotela egiten.

Gure inguruetan espezierik arruntena Chrysopa carnea da, arrautzak era isolatuan jartzen dituelako bereizten dena.

Borroka

  • Heldua. Heldua.
  • Krisopa heldua. Krisopa heldua.
  • Crisopa carnea-ren arrautza, txorten luze baten puntan. Crisopa carnea-ren arrautza, txorten luze baten puntan.
  • Larba. Larba.
  • Larba, jan eta jan. Larba, jan eta jan.