Atzealdea LIKENAK

LIKENAK ()

Sarri ikusten dira, batez ere zona heze eta laiotzetan dauden arboletan.

Sintomak eta biologia

Likena, alga eta onddoen arteko elkarte sinbiotikoa da, hau da, algak eta onddoak biak ateratzen dute probetxua elkarrengandik. Algak elikagaiak ematen dizkio onddoari eta honek hezetasuna eta argitasun handiegiaren kontrako babesa eskaintzen dio.

Ez dira adiera hertsian sagarrondoaren parasitoak, baina, hala ere, sortzen diote zenbait kalte zeharbidez: izurrite batzuentzat, adibidez akaro eta intsektuentzat, babeslekua eskaintzen dute, eta gainera hezetasun asko hartzen dutenez, sagarrondoaren ehunak desantolatu egin daitezke, batez ere zauriak daudenean.

Borroka

Likenei aurka egiteko gomendatzen diren baliabideak kulturalak dira: lur-lantze sakonak, lurrak drainatzea, aireztapen egokia izateko aukera ematen duten inausketa orekatuak, etab.

  • Likenek erasotako arbola. Likenek erasotako arbola.
  • Likenen xehetasuna enborrean. Likenen xehetasuna enborrean.
  • Liken-orbanak adarrean. Liken-orbanak adarrean.
  • Likenak sagarrondo adarretan. Likenak sagarrondo adarretan.
  • Likenak sagarrondoan. Likenak sagarrondoan.