Atzealdea MALAKOSOMA

MALAKOSOMA (Malacosoma)

Gure sagastietan gutxitan agertzen den izurria da.

Sintomak eta biologia

Beldarraren itxura oso berezia eta nahastezina da: bizkarrean luzetarako marra zuri bat eta beste zenbait marra paralelo, kolore desberdinetakoak (laranjatua, beltza, urdina), dauzka. Beldar honek ez ditu jaten fruta-arbolen hostoak bakarrik. Berdin eraso diezaioke pago, haritz, arte eta gaztainondoari ere.

Lepidoptero honen errunaldiak oso tipikoak dira: kolore zuri zikineko arrautzak espiral estuan jarri ohi ditu, oso gogor zementatuak, adarraren inguruan zorro txiki bat bezala eratuz, eta horrela pasatzen dute negua, hurrengo udaberrian biziberritu arte.

Beldarrak jaiotzen direnean koloniatan batuta bizi ohi dira, zetazko hariekin ehotako poltsetan sartuta. Poltsa hauen tamaina handituz joaten da, harrarena ere hazi egin baita, inguruko hosto guztiak irentsiz. Maiatz-ekainean, hosto artean krisalida bihurtzen dira eta egun gutxi barru jaiotzen dira tximeletak, berriro errunaldia jarri eta zikloa itxiz.

Borroka

Harrapari naturaletan txonta arrunta daukagu, harizti eta artadietan, bereziki, Malacosoma neustria jaten baitu. Inausketa egiten denean ikusten diren errunaldiak kentzea ere ona da.

  • Arrautzen errunaldia espiral itxian. Arrautzen errunaldia espiral itxian.
  • Beldarra. Beldarra.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.