Atzealdea MEATZARI TOLESTAILEA

MEATZARI TOLESTAILEA (Callisto denticulella o Ornix guttea)

Gutxitan agertzen da meatzari hau gure sagastietan eta ez da iristen izurri garrantzizko izatera.

Sintomak eta biologia

Hasieran beldarrak galeria zilindriko eta ingurutsu bat egiten du hostoetan, eta hauen epidermisak zilar-itxura hartzen du. Gero zuloa utzi eta hostoa tolestatu egiten du gai zuri-horixka zetakara batekin sendo lotuta. Gela moduko bat eraiki eta batzuetan bertan bihurtzen da krisalida, gehienetan handik irten eta azaleko zirrituetan krisalidatzen bada ere.

Borroka

Normalean ez da beharrezko izaten inolako tratamendurik. Izurriaren indarra maila kritikora iritsiko balitz, meatzari bihurriaren kontra adierazitako kontrol-bitartekoak erabili beharko lirateke.

  • Meatzariak tolestutako hosto-ertza. Meatzariak tolestutako hosto-ertza.
  • Galeriaren itxura zilarkara. Galeriaren itxura zilarkara.