Atzealdea MEATZARI ZEHARRARGIA EDO M. ZONALA

MEATZARI ZEHARRARGIA EDO M. ZONALA (Lithocolletis corylifoliella o Phyllonorycter corylifoliella)

Gure inguruetan gutxitan izaten da. Lithocolletis blancardella-rekin batera azal daiteke; ez du kalte handirik sortzen

Sintomak eta biologia

Galeria luze eta biribilak sortzen ditu hostoaren gainaldean, gehienetan nerbio nagusiaren gainean. Galeriaren kolorea hasieran gorrizta da, gero zilar-kolorekoa eta, azkenean, zahartu ahala ilundu egiten da.

Sits heldua mikrolepidopteroa da, luzeran 5 milimetro baino apur bat gutxiago dituena; kolore gaztainkara edo gorriztako aurreko hegoetan hiru lerro zuri nabarmentzen dira. Arrautzak zapal eta gardenak isolatuta uzten ditu hostoaren gainaldean. Hortik sortzen da larba, 5-8 milimetro luzekoa, apodoa, buru marroi eta gorputz zurixkakoa; toraxetik sabelaldera joan ahala tamaina gero eta txikiagoa da. Hirugarren mudatik aurrera kolorea horitu eta hankak garatzen dira; horrela igarotzen du negua eroritako hostoan. Krisalida bihurtzeko prozesua galeriaren barruan burutzen da. Urteko lau belaunalditaraino izaten ditu.

Borroka

Gehienetan ez da behar izaten, baina behar izanez geroplagizida kimiko bat bota arrautzei eta larba gazteei. Parasitismo natural ugari dago.

  • Meatze zilarkara. Meatze zilarkara.
  • Meatze luzexka hostoaren gainaldean. Meatze luzexka hostoaren gainaldean.