MIHURA (Viscum album)

Asko ikusten da Gipuzkoako sagastietan, batez ere zaindu gabe daudenetan.

Sintomak eta biologia

Landare erdiparasitoa da eta hainbat arbolatan bizi ohi da: sagarrondo, makal, akazia, konifero, etab.

etan. Klorofila daukanez, badu gaitasuna aireko karbono anhidridoa hartu eta karbono hidratoak sintetizatzeko; gatz mineralak eta ura, ordea, landare ostalariari kendu behar izaten dizkio. Mihurak arbola parasitatuaren adarrean sartzen ditu bere sustraiak eta handik zurgatzen du barnean dabilen izerdia. Espezie dioikoa da, hots, mihura batzuk arrak dira eta besteak emeak. Hostoak, aurkakoak, estuak eta iraunkorrak dira, berde horixkak, zurtoinaren kolore berekoak. Loreak berde zurbilak eta oso gutxi nabarmenduak izaten dira. Fruituak, esferikoak, gutxi-asko transluzidoak, hazi bat edo bi edukitzen dituzte eta oso likatsuak direnez, erraz eransten zaizkie txorien mokoei; horrela barreiatzen dira, espeziea hedatuz.

Borroka

Ahal bada, fruitua eman aurretik erauzi. Adar finetan dagoenean, adar eta guzti inausi eta gero erre. Adar lodietan balego, mihura kentzean egur-zati bat ere kendu, sustraiak han geldi ez daitezen, bestela berriro jaioko bailitzateke. Azkenik, produktu desinfektatzaile eta orbaintzaile batekin estaliko da zauria.

  • Mihurak parasitaturiko arbola. Mihurak parasitaturiko arbola.
  • Mihuraren fruituak. Mihuraren fruituak.