Atzealdea NEMATODOAK
Gure sagastietan bada gaitz hau, baina ia ez du kalterik eragiten.
Nematodoek parasitatu eta lesio nekrotikoak sortzen dituzte sustrai-sisteman, batez ere sustraitxoetan, usteldu egiten dituztelako. Sagarrondoari garapena kaltetu egiten zaio, lurretik ura eta elikagaiak xurgatzeko gaitasun txikiagoa duelako. Ondorioz, hostoak txikiagoak izaten dira eta horitzeko joera izaten dute, eta muturreko sustraitxoek ihartzekoa.
Landare-material osasuntsua erabiltzea. Simaurra botatzeak lagundu egiten dio nematodoen aurkako mikroorganismoak bertan finkatu eta garatzeari.