ORGIA (Orgya antiqua y O. gonostigma)

Oraingoz ez dira oso garrantzizkoak lepidoptero honek gure ingurunean sortzen dituen kalteak. Beldarra koloreduna da, ile-mototsak dauzka eta arbolaren oinean pasatzen du negua orbel artean.

Sintomak eta biologia

Orgya gonostigma beldarra udaberrian kimu eta begi samurretatik elikatzen hasten da; gero sagarrondoan krisalida bihurtzen da eta maiatzaren amaieran tximeletak ateratzen dira. Emeak ez du hegorik eta bere arrautzak kuskuaren hormetan paketetan erruten ditu. Udaren hasieran beldar berriak sortzen dira eta taldeka erasotzen diete zuhaitzaren hostoei. Uda amaitzen denean helduen beste belaunaldi bat amaitzen da eta hauen ondorengoak neguko babeslekuetara pasatzen dira, sagarrondoaren azpira eroritako hostoen artera.

O. antiqua beldarrak, lehengoak ez bezala, urtean belaunaldi bakarra du eta negu osoan arrautza moduan irauten du maiatzaren hasiera arte. Isolatuta bizi diren beldarrak sagarrondoaren hostoetatik elikatzen dira, baina kalte handirik ez dute sortzen. Garatu ondoren kuskuaren barruan krisalida bihurtzen dira, eta hortxe mantentzen dira abuztuan lehen tximeletak azaltzen diren arte. Emeek ia hegorik ez dute; parekatu ondoren beren arrautzak zuhaitzetako pitzaduretan ipintzen dituzte eta halaxe irauten dute hurrengo urtera arte.

Borroka

Sagastietan urri izaten delako ez dago inolako kontrolik egin beharrik. Oso kasu berezietan parte hartu beharko litzateke bi une desberdinetan: lehenbizi neguko larbei kontra egiteko, produktu oliofosforatua erabilita, eta gero udan, erasoa handiagoa denean, sagar-harra kontrolatzeko erabiltzen diren plagiziden antzekoak baliatuta.

  • Orgya antiqua-ren arrautzak, lehen beldarrak irteten hasten diren unean. Orgya antiqua-ren arrautzak, lehen beldarrak irteten hasten diren unean.
  • Orgya antiqua beldarrak. Orgya antiqua beldarrak.
  • Beldarrez jositako sagar-kimua. Beldarrez jositako sagar-kimua.
  • Orgya gonostigma beldarrak hosto bat irensten. Orgya gonostigma beldarrak hosto bat irensten.
  • Orgya gonostigma emea errunaldia jartzen. Orgya gonostigma emea errunaldia jartzen.
  • Orgya gonostigma tximeleta arra. Orgya gonostigma tximeleta arra.