Atzealdea PENICILIUMA

PENICILIUMA (Penicillium spp)

Uzta bildu ondoren fruituak ustelarazten dituen gaitz garrantzitsuena da eta uztan galera handiak eragiten ditu. Gaur egun kontserbazio-teknika berriak erabiltzen direlako, eragina asko murriztu da.

Sintomak eta biologia

Onddoa fruitura edozein zauritatik edo azal-poroetatik sartzen da, fruituek biltegiratuta denbora dezente daramatenean. Garai horretan, izan ere, onddoak erraz erasotzen die.

Lehen sintomak orban marroi, zuri eta hezeez azaltzen dira eta lizun-usain berezia izaten dute. Orban hauek erraz bereizten dira alderdi osasuntsutik eta azkar hedatzen dira 20-25 ºC-ko tenperaturetan. Gero mizelio zurixkak estaltzen ditu, eta hau urdin-berdexka bilakatzen da, inguruan eraztun zuria duela. Horregatik "usteldura urdina" ere deitzen zaio gaitz honi.

Borroka

Fruituak ez kaltetu biltzean eta biltegiratzean; biltegiratzeko praktika egokiak erabili; uzta bildu ondoren fungizidak erabili.

  • Penicillium-ek erasotako sagarrak biltegian. Penicillium-ek erasotako sagarrak biltegian.