Atzealdea PHOMOPSIA

PHOMOPSIA (Phomopsis mali)

Maiz ikusten den txankro-mota da, sagarrondo gazteetan kalteak eragin ditzakeena; oro har maila apaleko gaitza dela kontsideratzen da.

Sintomak eta biologia

Lehenbizi gaitza azaleko txankro leun eta kolore nabar iluneko moduan azaltzen da. Batez ere adar gazteei erasotzen die eta nekezago enborrari eta adar lodiei. Gero txankroa zimur bihurtzen da, ingurunean pitzatu egiten da eta azala ezkatatu egiten da; adar osoa ezkatatzera hel daiteke.

Hostoei eta fruituei ere eraso diezaieke, baina azken hauetan sagastian kutsatzen baldin badira ere, gaitza fruitua biltegiratuta dagoenean garatzen da. Sintomak lehenbizi gune apikalean hasten dira. Orban ilunak gero fruitu osora zabaltzen dira eta momifikatzeraino hel daitezke.

Gaitzarekiko sentikortasunean desberdintasun handia dago barietateen arabera; sagardorako Ugarte barietatea oso sentikorra da P. mali-ren erasoarekiko.

Borroka

P. mali kontrolatzeko oinarria batez ere inausketaz kaltetutako guneak kentzea da.

Beharrezkoa izanez gero, udaberrian hazkunde-garaiaren hasieran fungizidaren batekin trata daiteke, eta kobrezko produktuekin hostoa erortzen denean

  • Phomopsis-ak erasotako adar lehorra. Phomopsis-ak erasotako adar lehorra.
  • Phomopsis mali-k sortarazitako txankroa. Phomopsis mali-k sortarazitako txankroa.
  • Phomopsis mali-k sortarazitako txankroa sagarrondo adarrean. Phomopsis mali-k sortarazitako txankroa sagarrondo adarrean.
  • Gune osasuntsu eta gune kaltetuaren arteko muga. Gune osasuntsu eta gune kaltetuaren arteko muga.
  • Gune osasuntsu eta gune kaltetuaren arteko muga argia. Gune osasuntsu eta gune kaltetuaren arteko muga argia.