Atzealdea PSILA
Sagarrondoetan agertzen da, kalterik sorrarazi gabe.
Kolore arre berdexka duen intsektu txikia da, hegal gardenak ditu eta bere arrautzak adar gazteen zimurretan jartzen ditu udazken aldera. Arrautza horiek oso tipikoak dira: luzangak dira, puntan txorten txiki bat daukate eta luzakin txiki baten bitartez itsasten dira azalean. Martxoaren azken aldera hasita, larbak biziberritzen hasten dira, bata bestearen ondoren, ez denak batera. Haien ziztaden ondorioz begiak ez dira ondo garatzen, hostoak kartoi-formako bihurtzen dira eta loreak zimeldu eta fruitu txikiak deformatu egiten dira. Kalte txarragoak sortzen dira, oraindik, iraizten duten zuku azukretsua dela eta: bertan hazten baitira fumagina dakarten onddoak. Hostaila hondatu eta uztaren prezio-galera eragiten dute. Intsektu helduak maiatz-ekainean agertzen dira, beste landare-mota batzuetara sakabanatuz. Udazkenean berriro sagarrondora itzultzen dira errunaldia egitera. Psylla pyri delakoa deskribatutakoaren antzeko espeziea da, kalteak madariondoan egiten dituena.
Gipuzkoan, bi psillido espezie daudela egiaztatu dute.
Bi intsektu hauek sagarrondoen adar-ugaritzeen fitoplasmaren bectore bezala aritzen dira: Cacopsylla picta y Cacopsylla melanoneura.
Psillarena aurkako borroka udaberrian, hostoen kimatze hasieratik, egitea komenigarria da, sagarrondoen adar-ugaritzeen fitoplasmaren transmisioa sahiesteko.