Atzealdea SAGARRONDOAREN KOMA

SAGARRONDOAREN KOMA (Lepidosaphes ulmi o Mytilococcus ulmi)

Izurri hedatua eta ugaria da kontu egin gabeko sagastietan edo sagasti zaharretan. Adarrei eta enborrari erasotzen die, eta gutxiagotan fruituari.

Sintomak eta biologia

Eme heldua obalo-itxurako ezkutuaz babestuta dago, 2-4 mm luzeko muskuilu ñimiñoaren formakoaz; kolorez nabar argitik ilunerainokoa izan daiteke. Ezkutu babeslearen ezpian 40-50 arrautza zuri eta obalo-formakoak erruten ditu (edo agian gehiago). Larba luzexka eta kolorez horia da, eta hasieratik mugitzen da. Horretarako sei hanka eta adarrean ibiltzeko aukera ematen dioten bi antena ditu; laster estiletea landarean sartu eta elikatzeko bertan finkatzen da. Elikatzen hasi orduko, argizari-hariak jariatzen ditu eta horiekin egindako estalkiaz ezkutu iraunkorra osatzen du. Hiru larba-aldi izaten ditu eta, azkenean, helduak irtetean du; hau, arrautzak errundakoan, hil egiten da; hala ere, oskola adarrari itsatsita geratzen da eta arrautzak, eklosioa izan arte, babestu egiten ditu. Udazkenean errun ondoren, arrautzak negu osoan geldirik egoten dira hurrengo udaberrian larbak irteten diren arte.

Lekuen eta klimaren arabera urtean belaunaldi bat, bi edo hiru izan ditzake.

Borroka

Kalte handiak nekez eragiten dituenez gero, ez dago tratamendu beharrik. Behar izanez gero, neguaren amaieran olio mineralen bidez egin tratamendua, zuhaitza loaldian dagoen bitartean. Tratamenduak emateko beste une egokia arrautzak eklosionatzen dutenean eta lehen forma mugikorrak sortzen direnean da Himenopteroen parasitismoa sumatu da, ezkutuan zuloak ikusi direlako; kokzinelido batzuk (Chilocorus bipustulatus, adibidez) harrapariak dira.

  • Serpetaz betetako sagarrondoaren adarra. Serpetaz betetako sagarrondoaren adarra.
  • Kolore zuriko ninfa mugikorrak adarrean. Kolore zuriko ninfa mugikorrak adarrean.
  • Serpeta heldua xehetasunez, parasitismoa dela eta ale batzuk ezkutua zulatuta daukate. Serpeta heldua xehetasunez, parasitismoa dela eta ale batzuk ezkutua zulatuta daukate.
  • Serpetaren ezkutua xehetasunean, muskuilu-formakoa. Serpetaren ezkutua xehetasunean, muskuilu-formakoa.
  • Fruitu erasotua. Fruitu erasotua.
  • Kaltetutako fruitua. Kaltetutako fruitua.
  • Fruitu erasotuaren xehetasuna. Fruitu erasotuaren xehetasuna.