Atzealdea SAGARRONDOAREN ZIKADELA
Gure sagarrondoetan maiz izaten da izurri hau eta agian "sagarrondoaren adar-ugaritze" deitutako gaitz larriaren agente garraiatzaileetako baten moduan lan egiten du.
Intsektu txikia da, kolorez hori-berdexka, estua eta luzexka, hostoen azpialdean ziztatuz eta zukua xurgatuz bizi dena. Ziztada horiek gainaldetik begiz ikusten diren orban horiak sorrarazten dituzte, eta eraso handiak direnean hostoa garaia baino lehen eror daiteke.
Helduak asko mugitzen dira eta jauzi egiteko moldatuta daude; horregatik ostalari batetik bestera bizkor alda daitezke.
Espeziearen arabera, urtean belaunaldi bat baino gehiago izaten da. Gure artean ugariena Ribautiana debilis da; Alebra wahlbergi ere badago, baina R. debilis-ek baino populazio txikiagoak ditu.
Zikadelidoak, Capcopsyllekin batera, sagarrondoaren adar-ugaritze deitutako gaitzaren igorle direnez gero, garrantzitsua da kontrolatzeko tratamenduak egitea. Gaitza transmititzean zein zikadelido-espeziek parte hartzen duten ez dakigu; azkenaldian zikadelido transmititzaileak polifagoak direla ikusi da eta gerta liteke sagarrondoan izurria haiek bakarrik ez sortzea.