Atzealdea SAN JOSE ZORRIA
Gaur egun izurri hau Gipuzkoan hedapen fasean dago.
Kukurutx honen helduak ezkutu edo oskol txiki banarekin estalita daude. Emearena biribildua eta arrarena luzanga izaten da. San Jose zorria bibiparoa da. Emea hori limoi-kolorekoa da eta egunero 8-10 bat larbaz erditzen da. Hauek amaren oskoletik irten eta arboletan zehar abiatzen dira, izurria barreiatuz, leku egoki bat topatu arte. Han kokatzen dira estilete baten bitartez, beronekin landareari izerdia zurgatuz. Ezkutua osatzen dute eta ninfa eta intsektu heldu izatera iristen dira. Urtero hiru belaunaldi haztea normala da.
Intsektuak erasotako frutaren balioa galtzea eragiten du, azalean geratzen diren oskolengatik eta intsektua finkaturik egondako gunearen inguruan geratzen den aureola gorrixkarengatik. Zurari egiten dioten erasoa dela eta, arbola ahuldu egiten da eta ihartzera ere irits daiteke.
Izurri hau eta beste zenbait zabal ez daitezen, beharrezkoa da ugalketa-materiala kontrolatzea: aldaxkak, zotzak, mentu-ernamuinak, etab. Gure giroan San Jose zorria ez da izurrite-mailara iristen, bertan dagoen fauna lagungarriak egiten duen kontrol naturalari esker.