Atzealdea SATURNIA

SATURNIA (Saturnia pyri)

Zuhaitz eta zenbait espezietako fruta-arboletan bizi daitekeen espezie polifagoa da.

Sintomak eta biologia

Beldarrak nabarmenak eta tamaina handikoak dira (10 cm-koak), kolore berde zurbilekoak, alboan zerrenda hori eta ilunez hornitutako garatxo urdinak dauzkate gorputzean zehar. Hostoak jaten dituzte, eta asko ugalduz gero (normalean gertatzen ez bada ere) kalte dezenteak sor ditzakete, oso jatunak baitira.

Abuztua iragan ondoren, 5 cm inguruko kapulu marroia, punta pittin bat duena, eraikitzen dute eta horrela pasa ditzakete negu bat edo bi. Ekainean jaiotzen dira helduak: hegal grisak eta hauetako bakoitzean orban biribil bana dauzkaten tximeleta handiak dira. Emeak hegalari kaxkarrak dira eta nahiago izaten dute geldirik egotea, beren sexu-hormonak erakarritako arren batek ernaldu zain.

Borroka

Europako hainbat herrialdetan babestuta dagoen espeziea izaki, ez dago kontrol-neurriak hartzerik.

  • Saturniaren beldarrak sagar-kimuak jaten. Saturniaren beldarrak sagar-kimuak jaten.
  • Jandako kimuak. Jandako kimuak.
  • Beldarra. Beldarra.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.