Atzealdea SPHAEROPSIS MALORUM

SPHAEROPSIS MALORUM (Sphaeropsis malorum)

Onddoek eragindako gaixotasun hau gure lurraldean badago. Enbor eta adarrak kaltetzen ditu, baita friutuak ere. Kalte hauek garrantzia izan dezakete landaketa gazteetan, zuhaitzaren ahulezia orokorra eraginez.

Sintomak eta biologia

Enborrean eta adarretan dagertzan sintomak N. galligena edo P. mali gisako onddo patogenoek eragindako kalteekin nahas daitezke, izan ere, arinki beheratutako kolore marroi-gorrixka duten eta gune txikietara mugatzen diren txankroak agertzen dira, baina batzutan txankro hauek garatu egiten dira azalera handiak beteaz. Kasu batzutan gaixotasunak zimurdurak soilik eragiten ditu azalean, baina beste batzutan egurreraino barneratzen da eta orduan eragindako kaltea handiagoa da, adar osoa lehortzea eragin dezakeelarik.

Hostoetan purpura koloreko puntu txikiak beha daitezke, gaixotasuna aurrera doan heinean handitzen doazenak, 5mm-ko diametroa duten kolore ilun eta purpura koloreko ertzak dituzten orbanak eratu arte.

Fruituetan lehen sintomak orban arreak dira, fruitua heldu artean oso mantxo eboluzionatzen dutenak eta orduan eraztun zentrokidez osatutako usteldurak eratzen dituzte. Eraztun hauek kolore marroi-gorrixka eta ia beltza den marroi kolorea txandakatzen dituzte eta ertz irregularrekoak dira. Fruituaren gainazalean onddoaren piknidioak diren puntu beltzak azaltzen dira. Infektatutako fruituak zuhaitzari atxikita irauten du guztiz momifikatuta. Urte jakinak onddoaren garapenerako mesedegarriak dira eta fruituetan infekzio gehiago gertatzen dira.

Borroka

Normalean ez da beharrezkoa kontrol.-neurri bereziak hartzea. Onuragarria da infektatutako material guztia ezabatzea.

  • Sphaeropsis malorum-en eraginagatik momifikatutako sagartxoak. Sphaeropsis malorum-en eraginagatik momifikatutako sagartxoak.
  • Kalteak adarrean. Kalteak adarrean.
  • Kalteen hasiera fruituan. Kalteen hasiera fruituan.
  • Kalte aurreratua fruituan. Kalte aurreratua fruituan.
  • Erabat hartutako fruiitua. Erabat hartutako fruiitua.