Atzealdea SU-GORRINA

SU-GORRINA (Erwinia amylovora)

Bakterioak eragindako gaitza da, sagarrondoari (batez ere barietate sentikor batzuei) kalterik handiena egiten diona. E.B.ko herrialdeetan berrogeialdiko gaitza da.

Sintomak eta biologia

Gaitzaren hasierako sintomak udaberrian nabarmentzen dira; kimu berriei eta loreei erasotzen die lehenbizi. Gero infekzioa beherantz hedatzen da, adarretara eta enborrera; oso barietate sentikorretan zuhaitza hiltzera irits daiteke.

Erasoaren hasieran loreak belztu eta ihartu egiten dira, baina zuhaitzari atxikita mantentzen dira. Gauza bera gertatzen zaie muturreko kimuei, ilundu eta suak erreta bezala geratzen direlako. Horregatik du izen hori gaitzak. Kimuek zurruntasuna galdu eta kurbatu egiten dira, "arku"-forma izateraino.

Fruituei sortzen hasten diren unean eraso dakieke. Apurka-apurka nekrosiak hazi egiten zaizkie, lehor eta zimur geratu arte.

Adarren eta enborraren gainean ohiko txankroak era daitezke, azalean ohi baino kolore ilunagoko sakonune eta pitzadurak dituztela. Azal horren azpian ehunek kolore nabar-gorrizta izaten dute; kaltearen eta alderdi osasuntsuaren arteko muga lausoa baldin bada, muga horiek definituagoak dira.

Ingurunean hezetasun handia dagoenean, parasitatutako organoek tantatxo batzuk jariatzen dituzte. Hasieran zurixkak izaten dira eta gero horiztak. Bakterioen exudatuak dira, euriaren, haizearen, intsektuen eta abarren bidez beste infekzio batzuen iturri direnak. Bakterio-inokulua bizirik mantentzen da, latentzia-egoeran, parasitaturiko organoetan neguko geldialdian. Gaitza hedatzeko ingurune-baldintza onenak hezetasun erlatibo nahiko altuko eta 18 ºC baino tenperatura handiagoko udaberriak dira.

Loraldian izaten du landareak bakterioaz kutsatzeko sentikortasunik handiena. Zauriak sortzen dituelako, kazkabarrak lagundu egiten du inokulua sartzen.

Borroka

Gaitza ezkutarazteko metodo eraginkorrik ez dago. Suntsiarazten saiatzeko landare kutsatu guztiak atera egin behar dira.

Gaitza zabal ez dadin gomendatzen diren prebentzio-neurriak hauek dira:

- Material osasuntsua erabiltzea.

- Su-gorrina onartzen duten edo gaitzarekiko sentikortasun txikia duten barietateak aldatzea. Barietate baten sentikortasuna desberdina izan daiteke erasandako organoaren arabera: loreei edo kimuei erasotzearen arabera, alegia. Oro har Fuji, Errege-sagarren Erregina eta Berde dontzeila oso sentikorrak dira; Granny Smith-ek sentikortasun ertaina du; Boskoop, Jonagold, Golden Delicious eta Royal Gala-k sentikortasun txikia dute. Sagardotarako sagarrondoetan Haritza, bertako Errege-sagarra eta Bost Kantoi barietateak oso sentikorrak dira; nahikoa sentikorrak dira Berde garratza, Frantses-sagarra, Goikoetxea eta Udare Marroia; sentikortasun ertaina dute Gezaminak, Errexilak, Mikatzak, Mozoloak, Patzuloak eta Txalakak. Jasaten duten mentu-oinak erabili: M7 eta MM111 erresistenteak dira; M9 sentikorra da; MM106 eta M26 oso sentikorrak dira (ikus sagarrondoen patroien Ezaugarri Koadroa). - Erasandako zati guztiak inausi eta hondakinak deuseztatzea.

Prebentzioko tratamendu kimikoak egitea, infekzio-garaietan (batez ere loraldian).

  • Erasotako kimuak. Erasotako kimuak.
  • Sagarrondo-kimu tolestu eta lehortua, Sagarrondo-kimu tolestu eta lehortua, "arku" formarekin.
  • Su-gorrinak Su-gorrinak "erretako" kimua.
  • Kaltearen hasiera hostoan. Kaltearen hasiera hostoan.
  • Kaltearen hasiera hostoan. Kaltearen hasiera hostoan.
  • Su-gorrinak Su-gorrinak" kaltetutako hostoak.