Atzealdea SUSTRAI-USTELDURA

SUSTRAI-USTELDURA (Armillaria mellea)

Gaixotasun hau nahiko arrunta da lur trinko, astun eta bustietan jarritako sagastietan, horrelako lekuetan sustrai-sistema itomen-egoeran egoten delako. Lehenago baso izandako alorretan landaturiko sagasti gazteetan ere ager daiteke.

Sintomak eta biologia

Sagarrondo gaixotuek ez dute indarrik, hostailak kolore txarra du, eta ez dute behar bezala fruitu ematen. Lepotik hurbil dauden sustraiei behatzen badiegu, azalaren azpian mizeliozko ilupa zuria aurkituko dugu, lizun-usain gogorrekoa. Askotan, "kordoi beltzak" ere egoten dira sustraietan, onddoaren ugalketarako eta iraupenerako ohiko egitura direnak. Arbola zahar samarretan, batzutan lepoko azala ere erori egiten da, zura bistan geldituz.

Arbola ihartuen oinean hori ezti-koloreko perretxikoak jaio daitezke udazkenean. Horregatik dauka bere izena ere "mellea".

Borroka

Ez dago gaixotasun honen aurkako berariazko tratamendurik. Dauden modu bakarrak prebentiboak dira: lurra drainatu eta hezetasunaren demasia zaindu; inausketaren, sustraien, etab.

en hondakinak kendu; lurra lantzean kontuz ibili zauriak egin gabe; elikadura-desorekak saihestu. Arbola bat gaixotuta azaldu orduko, ipurditik atera, erre bertan eta kare bizia edo burdina sulfatoa bota zuloan; ez sartu beste arbolarik urte batzuk pasa arte. Infekzioa hasierako fasean badago fungizida sarkor batekin trata daiteke, baina aldez aurretik lepoko inguruko lurra kendu behar da.

  • Armillaria perretxikoen fruktifikatzea arbolaren oinean. Armillaria perretxikoen fruktifikatzea arbolaren oinean.
  • Perretxikoen xehetasuna. Perretxikoen xehetasuna.
  • Erasotako arbola baten oinean aurkitzen diren perretxikoak. Erasotako arbola baten oinean aurkitzen diren perretxikoak.
  • Armillaria-k erasotako arbolaren sustrai eta lepoa; azalaren azpian mizelio txuria dager. Armillaria-k erasotako arbolaren sustrai eta lepoa; azalaren azpian mizelio txuria dager.
  • Armillaria-k erasotako sustraiak non onddo-lokarri beltzak (errizomorfoak) ikusten diren. Armillaria-k erasotako sustraiak non onddo-lokarri beltzak (errizomorfoak) ikusten diren.